Rookie
Rookie ingelesetik ekarritako terminoa da (ingelesez (ˈrʊkɪ) (ˈrʊk i) ahoskatzen da)[1], munduko hizkuntza askok, bere horretan, mailegatutako hitza. Kirolean, profesional gisa lehen urtean dagoen hasi berriari eta esperientzia profesional gutxi edo batere ez duen pertsonari goitizen adeitsu batekin aipatzeko mailegatutako hitza.
Euskaraz "hasiberria", "hasi berria" esan genezake, baina hitza nazioartekoa izanik, euskaraz ere erabiltzen da[2][3][4], Berria egunkariaren estilo liburuan letra etzanaz agertzen da[5]. Ameriketako Estatu Batuetatik datozen kiroletan asko erabiltzen den hitza da, eta bertan ohikoa da rookieak prestatzeko ikastaroak izatea, rookieentzako sari bereziak egotea, rookieen arteko lehiak antolatzea, etab.
AEBko liga handietako kiroletan egunero erabiltzen den terminoa da (ikus NFL, NBA, MLB, NHL), eta anglizismoa bera, rookie, nazioarteko hitza bihurtu da. Esperientzia profesionalik gabeko jokalaria definitzeko gehien erabiltzen den hitza da.
Erreferentziak
- «rookie» The Free Dictionary (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
- Urbistondo, A.. «Haizea da amets» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
- «MVP - BM Supermerkatuak» www.realsociedad.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
- «Goierri Irrati Telebista. Bilatuː rookie» www.gitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-03).
- «Berria Estilo Liburua» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
Ikus, gainera
- Zerrenda:Rookie Sariaren irabazleak (NBA)