Ronnie Van Zant
Ronald Wayne "Ronnie" Van Zant (Jacksonville, Florida, 1948ko urtarrilaren 15a - Gillsbourg, Mississippi, 1977ko urriaren 20a) estatubatuar abeslari eta musikaria izan zen, Lynyrd Skynyrd southern rock taldeko kide sortzailea.
Ronnie Van Zant | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jacksonville, 1948ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Gillsburg (en) , 1977ko urriaren 20a (29 urte) |
Hobiratze lekua | Florida |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: hegazkin-istripua |
Familia | |
Aita | Lacy Austin |
Ama | Marion Virginia Van Zant |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria eta musikagilea |
Kidetza | Lynyrd Skynyrd |
Genero artistikoa | rock |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Music Group Atlantic Records Capricorn Records SPV (en) CMC International (en) Sanctuary Records (en) |
|
Allen Collins (gitarra), Gary Rossington (gitarra), Larry Junstrom (baxua) eta Bob Burns (bateria) lagunekin batera My Backyard izeneko musika taldea sortu zuen 1964ko udan. Hainbat izen izan ondoren, taldeak Lynyrd Skynyrd izena hartu zuen. 1973an lehen diskoa argitaratu ondoren nabarmendu zen taldea, eta 1974an lortu zuen arrakasta, Sweet Home Alabama singlearekin.
Van Zant hegazkin-istripuan hil zen 1977ko urrian, taldeko beste bi kiderekin batera, Steve Gaines eta Cassie Gaines.
Diskografia
- (Pronounced 'Lĕh-'nérd 'Skin-'nérd) (1973)
- Second Helping (1974)
- Nuthin' Fancy (1975)
- Gimme Back My Bullets (1976)
- One More from the Road (1976)
- Street Survivors (1977)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.