Ronnie Drew
Ronnie Drew edo Ránall Ó Draoi (Dún Laoghaire, Dublingo konderria, 1934ko irailaren 16a - 2008ko abuztuaren 16a) kantari eta abestigile irlandarra izan zen.
Ronnie Drew | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dún Laoghaire, 1934ko irailaren 16a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Dublin, 2008ko abuztuaren 16a (73 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | C.B.C. Monkstown (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta musikagilea |
Genero artistikoa | Irlandako musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Sony Music |
|
Munduan zehar oso ospetsua egin zen "The Dubliners" folk talde irlandarrarekin batera birak eginez, eta banda honekin aritu zen 1995 arte. Ordutik aurrera bakarka aritu zen.
Omenaldia Euskal Herrian
2008ko azaroaren 5ean, Bilbo hiriko Kafe Antzokian Ronnie Drewri omenaldia egin zioten. Han izan ziren Phelim Drew semea —musikari eta aktorea—, Antonio Breschi ("Nomadic Piano"), Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala Ajuriagerra, Jose Angel Irigaray eta Benito Lertxundi.
Diskografia
- 1964 The Dubliners with Luke Kelly
- 1965 In Concert
- 1966 Finnegan Wakes
- 1967 A Drop of the Hard Stuff (7 Drunken Nights) eta More of the Hard Stuff.
- 1968 Drinking and Courting (I Know My Love) eta At it again (Seven Deadly Sins)
- 1969 Live at the Royal Albert Hall, At Home with The Dubliners eta It's The Dubliners.
- 1970 Revolution eta Hometown.
- 1972 Double Dubliners (Alive And Well)
- 1973 Plain and Simple
- 1974 Live
- 1975 Now
- 1976 A Parcel of Rogues
- 1977 Live at Montreux, Home, Boys, Home eta 15 Years On
- 1979 Together Again
- 1983 Prodigal Sons, Live at Carre eta 21 Years On
- 1987 25 Years Celebration
- 1988 Dubliner's Dublin
- 1992 30 Years A-Greying eta Off to Dublin Green
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.