Ronan Pensec

Ronan Pensec (Douarnenez, Bretainia, 1963ko uztailaren 10) txirrindulari frantziar bat izan zen, profesionala 1986 eta 1997 artean.

Ronan Pensec

Bizitza
JaiotzaDouarnenez, 1963ko uztailaren 10a (60 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Peugeot 1985-1986
Crédit Agricole 1987-1990
Relax-GAM 1991-1991
RMO 1992-1992
Novemail-Histor-Laser Computer 1993-1994
Le Groupement (en) Itzuli 1995-1995
Crédit Agricole 1996-1997
 

Garaipenei dagokienez palmares labur batekin, Pensecek ohorezko postuak lortu zituen nazioarteko zenbait probarik garrantzitsuenetan. Bere ibilbide profesionaleko lehen urteetan txirrindularitza frantziarreko promesa gazte bat izan zen, 1986ko Frantziako Tourrean 6. amaitu zuelarik.

1986an bigarren izan zen Dauphiné Libéréan eta seigarren Frantziako Tourrean, Frantziako ziklokros txapelketa hirugarren amaitzeaz gain. 1987an hirugarren izan zen Romandiako Tourrean eta zazpigarren Paris-Nizan.

1988an bigarren izan zen Paris-Nizan, seigarren Munduko Txirrindularitza Txapelketan eta zazpigarren Frantziako Tourrean. 1989an, laugarren izan zen Milan-San Remon.

1990eko Frantziako Tourrean sailkapen nagusiko liderra izan zen 2 egunez, eta seigarren Frantziako errepide txirrindularitza txapelketan. 1992an Mediterraneoko Tourra bigarren amaitu zuen, zazpigarren Dauphiné Libéréa eta zazpigarren 1992ko Euskal Herriko Itzulia. 1993ko Frantziako errepide txirrindularitza txapelketan, berriz ere seigarren izan zen.

Palmaresa

1985

1986

1987

1988

1989

1990

1991

1992

1993

1994

1997

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.