Ronald Searle
Ronald William Fordham Searle (Cambridge, Ingalaterra, 1920ko martxoaren 3a - Draguignan, Proventza, Frantzia, 2011ko abenduaren 30a) Erresuma Batuko marrazkigilea izan zen.
Ronald Searle | |
---|---|
In the Jungle - Self Portrait, Konyu, Thailand Jungle, 1943ko uztaileko autorretratua. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Cambridge, 1920ko martxoaren 3a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) Frantzia |
Heriotza | Draguignan, 2011ko abenduaren 30a (91 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Kaye Webb (en) (1948ko martxoaren 12a - 1967) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Anglia Ruskin University (en) Lord Ashcroft International Business School (en) Parkside Community College (en) St Trinnean's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | karikaturagilea, ilustratzailea, gidoilaria, komikigilea, umorista grafikoa eta courtroom sketch artist (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Britainia Handiko Armada |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
|
Biografia
Oso gaztetatik izan zuen karikaturarako zaletasuna. 1941ean elezaharra eta gaurkotasuna batzen zituen marrazki bat egin zuen; Lilliput Magazine aldizkarian argitaratu zuen lan hori, eta sail bateko lehena izan zen (Saint-Trinian). Bigarren Mundu Gerran, Singapurrera bidali zuten eta japoniarrek berehala hartu zuten preso. Espetxealdiari etekina atera nahian, presoen baldintza gogorrak erakusten zituen marrazkiak egin zituen arkatzaz.
1946an Saint-Trinian sailera itzuli zenean, gaztetxo baten bidez espetxearen gogortasuna erakutsi zuen. 1955ean gizartearen gorabeherak biltzen zituen bilduma bat argitaratu zuen, eta 1961ean Time Magazine aldizkariak Jerusalema bidali zuen Adolf Eichmannen prozesuaren jarraipena egitera. Ondoren New York, Alaska, Dublin, Berlin, Milan bisitatu zituen erreportaje-sail bat egiteko.
1961. urtean Frantzian hartu zuen bizilekua eta Figaro littéraire, Magazine littéraire eta New Yorker aldizkarietan egin zituen lanak. 1969an Toulouse-Lautreci buruzko marrazki-sail bat argitaratu zuen; prostituta izugarri handiekin marraztu zuen Searlek artista. Izan ere, pertsonaien arteko neurri desberdintasuna da Searleren ezaugarrietako bat; animalia txiki-txikiak bat-batean mamu izugarri bihurtzen dira, edo unibertso ikaragarri baten erdian jartzen ditu. Hainbat bilduma osatu zituen, hala nola "Barkatu jauna" (1965), "Arrautza-kuboa eta Biribil faltsua" (1968). Gizakien jarrerak animaliengan jartzen ditu. "Tira, ez dago inor!" (1969) lanean, barakuilu bat da pertsonaia. 1971n Grandvilleko umore beltzeko saria jaso zuen, eta 1973an, Liburutegi Nazionalean, Searleren lanaren erakusketa bat antolatu zuen. 2010. urtean, Searlek 2.200 lan eman zizkion Hannoverreko Wilhelm Busch museoari.
Bere lanak eragin handia izan zuen marrazkigile amerikarrengan: Pat Oliphant, Matt Groening, Hilary Knight eta Disneyren "101 Dalmaziar" filmeko egileengan, besteak beste.
Bibliografia hautatua
- Back to the Slaughterhouse and Other Ugly Moments, Macdonald & Co Ltd. 1951
- Down With Skool!: A Guide to School Life for Tiny Pupils and Their Parents, Max Parrish and Co Ltd. 1953
- How to be Topp: A Guide to Sukcess for Tiny Pupils, Including All There is to Kno About Space, The Vanguard Press, New York, 1954
- The 13 Clocks and the Wonderful O, Penguin Books Ltd. 1962
- Too Many Songs by Tom Lehrer With Not Enough Drawings by Ronald Searle, Pantheon Books, New York 1981
- St. Trinian's: The Entire Appalling Business, The Rookery Press, New York 2008
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.