Ronald Coase
Ronald Harry Coase (ˈkoʊs ahoskatua; Willesden, Londres, 1910eko abenduaren 29a - Chicago, 2013ko irailaren 2a) britainiar jatorriko ekonomialaria izan zen, Chicagoko Unibertsitateko irakaslea izandakoa. Ekonomiako Nobel saria jaso zuen 1991n.
Ronald Coase | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Willesden (en) , 1910eko abenduaren 29a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | Chicago, 2013ko irailaren 2a (102 urte) |
Hobiratze lekua | Graceland hilerria |
Hezkuntza | |
Heziketa | London School of Economics Londresko Unibertsitatea Queens Park Community School (en) Virginiako Unibertsitatea Kilburn Grammar School (en) |
Doktorego ikaslea(k) | David D. Friedman (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea University of Dundee (en) Virginiako Unibertsitatea University at Buffalo (en) The Ronald Coase Institute (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Mont Pelerin Society (en) |
Biografia
Ronald Harry Coase Erresuma Batuko Willensden hirian jaio zen. Gurasoak postako enplegatuak zituen, eta agian horregatik beti interesatu izan zaizkio zerbitzu publiko britainiarrak. Londresko London School of Economics (Ekonomia Fakultatea) delakoan ikasi zuen, eta 1932an graduatu zen. Irakasle-lanetan aritu zen urte askoan Erresuma Batuko hainbat unibertsitatetan. Estatu Batuetara joan zen 50eko hamarkadan, eta han ezarri zuen bizilekua. Buffaloko Unibertsitatean lan egin zuen, eta baita Virginiako Unibertsitatean ere 1958az geroztik. 1964tik aurrera Chicagoko Unibertsitatean lan egindakoa da. Unibertsitate horretan Journal of Law and Economics aldizkariaren editore-lanetan aritu zen 1982 arte.
Lana
Ronald Coase Zuzenbidearen Analisi Ekonomikoa korrontearen eta ekonomia instituzional berriaren fundatzailetzat hartzen da. Horrez gain, Chicagoko Ekonomia Eskolako kide da. 1960an argitaratu zuen "The problem of Social Cost" ("Kostu sozialaren arazoa") orain arte herrialde guztietako literatura ekonomikoan gehien aipatu den artikulua da. Haren ideia nagusiak, ordea, "The Nature of the Firm" ("Enpresaren izaera"), 1937an argitaratutako artikuluan, azaldu zituen. Artikulu haren arabera, edozein prezio-sistemak kostu bat du, eta posible da arauen, antolaketa-moduen eta ordainketa-metodoen gaineko azterketa ekonomikoa egitea.
Haren beste ekarpen garrantzitsuetako bat Coaseren aierua deritzonak biltzen duena da. Labur esanda, produktu galkorren monopolistei buruzko argumentu informala da.