Ron Weasley
Ronald Bilius "Ron" Weasley Harry Potter liburu sortako pertsonaia nagusietako bat da.
Ron Weasley | |
---|---|
Harry Potterren unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | J. K. Rowling |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Jaiotza | Devon, 1980ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Sexua | gizonezkoa |
Egoitza | The Burrow (en) eta Hogwarts Castle (en) |
Jarduera | Quidditch player (en) Aztia ikaslea ekintzailea auror (en) |
Ilearen kolorea | orange hair (en) eta Ilegorri |
Familia | |
Aita | Arthur Weasley |
Ama | Molly Weasley |
Ezkontidea(k) | Hermione Granger |
Bikotekidea(k) | Hermione Granger Lavender Brown |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Superboterea | magic in Harry Potter (en) |
Kirola | Quidditch |
Etsaiak | Lord Voldemort |
Ron familia xume batekoa anaia gazteena da. Familian bost anaia-arreba bat dira, denak ilegorriak. Oso zaharra den etxe batean bizi dira eta aitak magiako ministerioan lan egiten du. Ron oso leiala eta behar denean ausarta da, baina lotsatia. Harryrekin hainbat tirabira izan arren bere lagunik onena da. Quidditcheko atezain paregabea da Ron urduri jartzen ez den bitartean.
Historia
Ron, 1980eko martxoaren 1ean jaio zen eta ordudanik Untxizulon bizi izan da, bere anai-arreba eta gurasoekin batera. Berak daukan guztia bigarren eskukoa zen hasieran, izan ere gurasoek diru gutxi baitzuten, eta horregatik Ronek lotsa apur bat sentitzen du bere familiarekiko, nahiz eta nabaria den harro dagoela Weasley bat delako.
1991eko irailaren 1ean bederatzi eta hiru laurdenetako nasara joaten denean Hogwarts eskolara joateko Harry Potter ezagutzen du eta jada segituan lagunak egiten dira, batez ere Harryk bera babesten duenean Draco Malfoyrengatik. Hogwartsa iristean Kapela Sailkatzaileak Gryffindorren sailkatzen du.
Ikasturtean zehar Harryrenganako konfiantza handia hartzen du eta bere abentura guztietara laguntzen dio. Ikasturtea aurrera joan ahala Hermione Grangerekin liskar handiak edukitzen ditu nahiz eta azkenean lagunak egiten diren. 1992ko udaberrian Norbert, Hagriden herensuge txikiak hozka egiten dio eta denbora pila batean ospitalean egon beharra tokatzen zaio. 1992ko ekainean Harry eta Hermionerekin batera joaten da Sorgin-Harria Lord Voldemortengatik babestera, eta pasa beharreko proba batean (xakearena) sakrifikatzea erabakitzen du Harryk Voldemort geldiarazteko, eta horregatik hortik larri zaurituta irteten da. Balentria horregatik Albus Dumbledorek 50 puntu ematen dizkio Gryffindorri bere izenean, non urte horretan Gryffindorrek Etxeen Kopa irabazten duen beste puntu batzuekin batera.
1992-93 ikasturtean Ronek eta Fred eta George Weasley bikiek Harry askatzen dute Privet Drivetik eta beraien etxera, Untxizulora eramaten dute. Urte horretako irailaren 1ean, beraien auto hegalarian joaten dira Hogwartsa Dobby elfoak ez zielako utzi Hogwartseko Tren Expressera igotzen. Oihulari bat jasotzen du horregatik Ronek. Beranduago, Draco Malfoyri aurre egiten saiatzen da Hermione Grangeri odolzikin deitzen diolako, baina bere makila magikoa hautsita daukanez, berari errebotatzen dio sorginkeria eta Ronek horregatik bareak botatzen hasten da ahotik. 1992ko gabonetan Zukuasko Edabea edanda Vincent Crabbe bezalakoa bihurtzen da eta Draco Malfoy espiatzera joaten da Harryrekin batera (Greogry Goyle). 1993ko udaberrian Hermione harri bihurtuta azaltzen denean Ron asko kezkatzen da beragatik, eta Hagrid eta Dumbledore Hogwartsetik botatzen dituztenean, eta horregatik Harryrekin batera joaten da Oihan Debekatura Aragog ikustera. Aragogek esandakoan oinarrituta, geroago deskubritzen dute non dagoen Sekretuen Ganberako sarrera eta Harry eta Ron hara joaten dira bertako basiliskoari aurre egitera Gilderoy Lockhartekin batera. Ron oso kezkatuta joaten da, bere arreba Ginny Weasley ere hara bahitu zuelako Slytherineko oinordekoak. Sekretuen Ganberan Lockhartek oroimena galtzen du bere makila magikoagatik, eta horregatik San Mungo ospitalera joan beharra izaten du sendatzera. Dena den, dena ondo ateratzen da, zeren onik irteten da Sekretuen Ganberatik, eta baita Harry eta Ginny ere. Asko pozten da Hermione ere onik irteten dela ikusten duenean
1993ko udan Ron eta bere familia guztia Egiptora joaten dira sari bat irabazi zutelako Eguneroko Igarlea egunkarian. Itzultzean, Ron ohartzen da Scabbers bere arratoia oso ahul dagoela, eta uste izaten du Hermione Granger en katuak, Crooschskans dela erruduna. Hogwartsa iristean Ronek eta Hermionek liskar asko edukitzen dituzte arazo hori dela eta, eta Scabbers desagertzean, jada erabakitzen dute elkarri gehiago hitzik ez egitea. Sirius Black Gryffindoreko dorrera sartzen denean Ronek sekulako sustoa hartzen du, bera hiltzera zihoala ikusten duelako, nahiz eta geroago ohartzen den hori ez dela horrela. Handik gutxira bera eta Hermione adiskidetu egiten dira, eta 1994ko ekainean Ron ohartzen da Scabbers bizirik dagoela eta errealitatean Peter Pettigrew dela Lord Voldemorten jarraitzailea, eta baita Sirius Black errugabea dela ere. Zoritxarrez, hanka hausten du eta Pettigrewek hori aprobetxatzen du bera inmobilizatzeko eta konorte gabe uzteko eta Voldemortengana ihes egiteko, Harry eta Hermione lanpetuegiak zeudelako Siriusi laguntzen. Ron ospitalera eramaten du Severus Snapek eta sendatzean, Sirius Blackek hontz berri bat opariitzen dio, eta Ronek Pigwedon izena jartzen dio hontzari
1994ko udan, bera, bere familia, Harry eta Hermione, Munduko Quidditch Kopa ikustera joaten dira, eta Viktor Krum Bulgariar bilatzailearen jarraitzaile sutsua bihurtzen da. Harryrekin eta Hermionerekin batera ihes egiten du hil-jaleengatik eta Barty Crouch Juniorek Marka Iluna nola botatzen duen ikusten du. Hogwartsa itzultzean Harryrekin haserretzen da, Hiru Aztien Torneoako aurkezten dutenean, baina lehenengo proba gainditzen duenean berriro adiskidetzen dira. Ronek Krum gogoko izateari uzten dio Eguberrietako dantzaldira Hermionerekin joaten delako. 1995eko otsailean, bigarren probarako amu bezala erabiltzen dute, aintziraren azpian jarrita, Hermione, Cho Chang eta Gabrielle Delacourekin batera. Ikasturte amaieran asko laguntzen dio Harryri hirugarren probarako, eta agintzen dio beti bere ondoan izango dela Lord Voldemort itzultzen denean
1995eko udan, Ron Fenixaren Ordenaren kuartelean (Grimmauld Place 12) bizitzen jartzen da ia bere familia osoarekin, eta baita Hermionerekin, eta abuztuaren 2tik aurrera baita Harryrekin ere. Abuztuaren 31n ohartzen da, Albus Dumbledorek bera eta Hermione Gryffindorreko prefektu izendatzen ditu. Hogwartsen Gryffindorreko quidditch talderako probetara aurkezten da eta zaintzailea izatea lortzen du. Slytherinen aurkako partiduan Ron lotsagarri sentitzen da, baina Harryk konbentzitzen du taldean aurrera segi dezan. 1995eko gabonetan, Ron eta bere familia San Mungora joaten dira Arthur Weasley ikustera Lord Voldemorten sugeak eraso egin ziolako, baina onik ateratzen da Arthur eraso horretatik. 1996ko apirila arte Dumbledoreren Armadako kide garrantzitsuetakoa izaten da Dolores Umbridgek deskubritzen duen arte. 1996ko maiatzean, Gryffindorrek Quidditch-Kopa irabazten duenean Gryffindortarrek abesti bat eskeintzen diote Roni Weasley da gure erregea izenekoa. 1996ko ekainean, Harryk Sirius Blacki buruz amets egiten duenean, Ron berarekin joaten da Magiako Ministerioaraino hura askatzera, Hermione, Neville Longbottom, Ginny Weasley eta Luna Lovegoodekin batera. Han hil-jaleen kontra borrokatzen da, baina madarikazio batek jota burua galtzen du, eta gero burmuin batzuek larriki zauritzen dutenez, ezin izaten du borroka askorik egin Ronek. Hogwartsa itzultzean, egun batzuk ospitalean pasata erabat sendatzen da Ron
1996-97 ikasturtean, Hogwartsen Ronek Cormac McLaggeni irabazten dio Gryffindoreko quidditch probetan, eta ez du batere ondo hartzen Ginny bere arreba Dean Thomasekin hastea. Halere, Ron, Lavender Brownekin irteten hasten da non Hermioneri horrek ez dion graziarik egiten. 1997ko martxoaren 1ean, bere urtebetetze-egunean, akats baten ondorioz, Ronek Romilda Vanek Harryrentzat utzitako gozoki batzuk jaten ditu non amodio-edabeez beteta daudenak, eta horregatik Harryk Horace Slughorn, Edabetako irakaslearengana eramaten du senda dezan. Sendatu ostean ordea, Slughornek bere urtebetetzea ospatu nahi izaten du, eta garagardoa eskaintzen dio Roni, baina hau pozoitu egiten da garagardoa edaten duenean, eta Harryk bezoar batekin salbatzen dio bizia; ikasturte-amaieran deskubritzen da garagardoa Draco Malfoyk pozoitu zuela, baina helburua ez zen Ron, Albus Dumbledore baizik. Bestalde, Lavenderrek Ron uzten du, hau eta Hermione adiskidetzen direnean, non Ronek ondo hartzen duen. 1997ko ekainean, Hogwartseko lehen gerran hartzen du parte Dumbledoreren Armada eta Fenixaren Ordenako kideekin batera. Onik irtetzen da
1997ko udan, Ronek Harryri Privet Drivetik ateratzeko operazioan laguntzen du, bera bihurtuz Harry faltsu bat, eta Nymphadora Tonksekin joaten da. Bill Weasley eta Fleur Delacouren ezkontzan Kingsley Shackebolten patronusa iristen denean, bera Harry eta Hermionerekin batera joaten da Grimmauld Place 12ra, eta bertan babesten dira hil-jaleengatik. Kreacher elfoak Slytherinen medailoiaren istorioa kontatzean eta Mundungus Fletcheren aitorpenaren ostean, hirurak Magiako Ministerioan infiltratzen dira, eta Dolores Umbridgeri medaloia kentzea lortzen dute, baina gero ez dute lortzen Grimmauld Placera itzultzea. Handik gutxira, medailoiak efektu arraroak sortzen dizkio Roni, eta horrek berotuta Harry eta Hermione abandonatzen ditu, baina beranduago itzuli egiten da eta Harryri bizia salbatzen dio. 1998ko martxoan Fenrir Greybeackek harrapatzen ditu eta Malfoytarren etxeara eramaten ditu. Bertatik ondo kostata lortzen dute ihes egitea Grhpook iratxoa, Ollivander eta Dean Thomasekin batera Bill eta Fleurren etxera, nahiz eta Dobby Bellatrix Lestrangek hil. Beranduago, Harry, Ron eta Hermione Gringottsa joaten dira, eta Bellatrixen gelatik Godric Gryffindoren benetako ezpata hartzea lortzen dute, eta ozta-ozta lortzen dute ihes egitea.
1997ko maiatzaren 2an Hogsmeadera iristen dira, eta Aberfoth Dumbledoreri esker Hogwartsa sartzen dira falta diren Horcruxak suntsitzeko. Neville Longbottomek esplikatzen die ordura arte gertatutakoa, eta ohartzen dira Hogwarts gerra berri baterako prestatzen ari dela Lord Voldemorten aurka. Bera eta Hermione Sekretuen Ganberara joaten dira basiliskoaren letaginen bila eta horrela Slytherinen medailoia desegitea lortzen du. Harryrekin elkartzean hirurek borrokatzen dute Hogwartseko Bigarren Gerran eta Ron bere anaia Fred Weasleyren heriotzaren lekuko bihurtzen da. Harryk bere burua Voldemorti entregatzean eta honek ``hiltzean´´, Ron asko atsekabetzen da, baina berriro ekiten dio borrokari hau bizirik azaltzean, eta azkenean gauzak ondo irteten dira, Harryk Voldemort garaitzea lortzen duelako. Orduan Ronen eta Hermioneren arteko erlazioa hasten da.
19 urte geroago, 2016an Ronek bi seme-alaba ditu Hermionerekin: Rose Weasley eta Hugo Weasley. Aurora izatea lortzen du, eta George Weasleyri ere bere txantxa-dendarekin aurrera egiten jarraitzen dio. Esan daiteke behintzat, amaiera ona izaten duela Ronek.
Ronen familia
Hauek dira Ronen familiako kideak:
- Arthur Weasley Aita
- Molly Weasley Ama
- Bill Weasley Anaia zaharrena
- Charlie Weasley Bigarren anaia
- Percy Weasley Hirugarren anaia
- Fred eta George Weasley Laugarren anaia bikiak
- Ron Weasley
- Ginny Weasley Arreba
Protagonismoa
Ronen protagonismoa oso handia da, Harryren lagunik handiena delako. Zazpi ataletan ikusten da beti Harryrekin dagoela, eta ia abentura guztietan laguntzen dio Hermionerekin batera.
Ron Weasley zinean
Ron Weasley Harry Potterren pelikuletan Rupert Grint aktore britainiarrak interpretatzen du. Rupertek Harry Potterren sei pelikula filmatzeaz aparte Driving Lessons filma ere grabatu du 2006an.
Rupertekin batera, Daniel Radclieffe (Harry Potter) eta Emma Watson (Hermione Granger) dira, 18 urtez beherako hiru gazterik ospetsuenak mundu osoan
Bitxikeriak eta bestelako datuak
- Rupert Grintek, Ronek bezala gorroto ditu armiarmak
- Rupertek kasualitatez lortu zuen Ron interpretatzeko papera. Bere amak bideo bat bidali zuen castingera, non Rupert azaltzen zen rap estiloko abesti bat kantatzen
- Ronen urtebetetzea martxoaren 1ean da
- Ronek dituen gauza asko bigarren eskukoak dira
- Seigarren liburuan Horace Slughornek Roni Rupert deitzen dio akats baten ondorioz. J.K. Rowlingek propio egin zuen Ruperten omenez
- Ronen bigarren izena Billius da: Ron Billius Weasley
- Azti-xakean jokalari bikaina da