Ron Rivest

Ronald Linn Rivest (Schenectady, New York, 1947ko maiatzaren 6a) kriptografo eta informatika zientzialaria da. Bere lanak algoritmo, konbinatoria, kriptografia, makinen ikaskuntza eta hauteskunde-osotasunaren alorrak landu ditu. Massachusetts Institute of Technologyn (MIT) irakaslea da, eta bertako Elektronika Ingenieritza eta Informatika departamentuko kide bat da, baita Informatika eta Adimen Artifizialeko Laborategiaren partaide ere.

Ron Rivest

(2015)
Bizitza
JaiotzaSchenectady (New York), 1947ko maiatzaren 6a (76 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaAmeriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaStanford Unibertsitatea
Niskayuna High School (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
Timothy Dwight College (en) Itzuli
Tesi zuzendariaRobert W. Floyd (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Avrim Blum (en) Itzuli
Robert Schapire (en) Itzuli
Alan Sherman (en) Itzuli
Sally Goldman (en) Itzuli
Mona Singh (en) Itzuli
Ben-Zion Chor (en) Itzuli
Burt Kaliski (en) Itzuli
Anna Lysyanskaya (en) Itzuli
Susan Hohenberger (en) Itzuli
Andrew Sutherland (en) Itzuli
Margrit Betke (en) Itzuli
Paul Joseph Bayer (en) Itzuli
Zulfikar Amin Ramzan (en) Itzuli
Stephen Wayne Boyack (en) Itzuli
Andrea Suzanne LaPaugh (en) Itzuli
Kevin Edward Fu (en) Itzuli
Robert Hal Sloan (en) Itzuli
Javed Alexander Aslam (en) Itzuli
Donna Karen Slonim (en) Itzuli
Igal Galperin (en) Itzuli
Victor V. Boyko (en) Itzuli
Jonathan Herzog (en) Itzuli
Alan Edward Baratz (en) Itzuli
Errol Lynn Lloyd (en) Itzuli
Stephen Weis (en) Itzuli
Ben Adida (en) Itzuli
Emily Huei-Yi Shen (en) Itzuli
Ron Pinter (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, cryptologist (en) Itzuli, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, information professional (en) Itzuli eta zientzialaria
Enplegatzailea(k)Massachusetts Institute of Technology
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Ingeniaritzako Akademia Nazionala
Association for Computing Machinery
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
people.csail.mit.edu…

Adi Shamir eta Len Adlemanekin batera, Rivest RSA algoritmoaren asmatzaileetako bat da. RC2, RC4 eta RC5 giltza simetrikoko enkriptazio algoritmoen asmatzailea eta RC6ren ko-asmatzailea da. (RC "Rivest Cipher" esan nahi du). MD2, MD4, MD5 eta MD6 funtzio kriptografikoak ere asmatu zituen.

Heziketa

Rivestek Matematikan Bachelor gradua irabazi zuen Yale Unibertsitatean 1969an, eta Ph.D. gradua Stanfordeko Unibertsitateko Konputagailu Zientzietan 1974an, Robert W. Floydek gainbegiratutako ikerketengatik.[1]

Karrera

Rivest, Theory of Computation taldeko kidea da, eta MIT CSAIL 's Cryptography and Information Security taldearen sortzailea.

Rivest RSA Data Security (gaur egun Security Dynamics), Verisign eta Peppercoinen sortzailea izan zen.

Bere ikasle ohiak Avrim Blum, Benny Chor, Sally Goldman, Burt Kaliski, Anna Lysyanskaya, Ron Pinter, Robert Schapire, Alan Sherman eta Mona Singh[2] izan ziren.

Ikerketak

Rivest bereziki ezaguna da kriptografian egindako ikerketengatik. Ekarpen esanguratsuak ere egin dizkio algoritmoaren diseinuari, makinen ikaskuntzaren konplexutasun informatikoari eta hauteskunde segurtasunari.

Kriptografia

Rivest, Adi Shamir eta Leonard Adlemanek egindako RSA cryptosystem argitalpenak 1978an kriptografia modernoa iraultzea lortu zuen. Hiru egileek 2002ko Turing Award saria irabazi zuten, Informatika Zientzietan lan honengatik. Sariak honako hau aipatzen zuen: "their ingenious contribution to making public-key cryptography useful in practice". Urte berean, Rivest, Adleman eta Michael Dertouzos lehenengo aldiz formulatu zuten enkriptazio homormofikoa, eta bere aplikazioak. Ideia hau ez zen garatuko 40 urte igaro arte, non enkriptazio homomorfiko seguruen algoritmoak sortu ziren.[3]

Rivest GMR sinadura publikoaren eskemaren sortzaile bat da, lan hau Shafi Goldwasser eta Silvio Micalirekin argitaratu zuen 1988an. 2001ean Shamir eta Yael Tauman Kalairekin batera garatu zituen erraztu sinadurak. Berak sortu zituen MD4 eta MD5 kriptofrafia hash funtzioak, 1990 eta 1992an argitaratutakoak.

Algoritmoak

1973an Rivestek eta bere lankideek lehen hautaketa algoritmoa argitaratu zuten, denbora lineala lortu zuena randomizaziorik erabili gabe. Haien algoritmoa, median of medians, normalean algoritmoen ikastaroetan irakasten da. Rivest, gainera, Floyd - Rivest algoritmoaren bi sortzaileetako bat da.

Rivest-en 1974ko dispertsio doktorala, hash taulen erabilerari buruzkoa izan zen, dokumentuetan hitz partzialak sartzeko, eta lan hau, beranduago, egunkari bat bezala argitaratu zuen. Ordutik, autoantolaketa-zerrenden ikerketa online algoritmoetarako lehiakortasun-analisiaren aitzindari garrantzitsu bihurtu zen. 1980ko hamarkadaren hasieran, bi dimentsioko bitar pilaketa arazoei buruzko ikerketa onak ere argitaratu zituen, baita VLSI diseinuko ubideetan ere.

Introduction to Algorithms liburuaren egilea da, algoritmoei buruzko testuliburu estandarra,Thomas H. Cormen, Charles E. Leiserson eta Clifford Stein idazleekin batera. 1990ean argitaratu zen lehen aldiz, lau ediziotan, eta azkena 2022an.

Ikasketa

Erabaki-zuhaitzaren jakintzaren problematikan, Rivestek eta Laurent Hyafilek frogatu zuten NP-osoa dela galderen bidez objektu multzo bakoitza identifikatzen duen zuhaitz erabakitzaile bat aurkitzea eta espero den galdera-kopurua minimizatzen duena. Avrim Blumekin batera, Rivest-ek erakutsi zuen neurosare oso sinpleetarako ere NP-osoa izan daitekeela. Horretaz gain, erabakiak hartzeko zerrendak, zuhaitzak eta automata finituak eraginkortasunez inferitzeko metodoak ere aurkitu zituen.

Hauteskundeak

Rivest-en ikerketa berriagoko gai esanguratsu bat hauteskunde-segurtasuna izan da, softwarearen independentziaren printzipioan oinarritua: hauteskundeen segurtasuna erregistro fisikoetan oinarritzea, eta, beraz, bozkatzeko sistemetan erabiltzen diren softwarearen ezkutuko aldaketak ezin dira gertatu hauteskunde emaitzetan. Arlo honetan egin zituen ikerketek barne hartzen dituzte aplikazio honetan nahasketa-sareen gogortasuna hobetzea, 2006ko ThreeBallot paperezko bozketaren asmakuntza, azken aldiz boto-sistema entzumen-emailea oinarri zuena (demokrazia sustatzearen mesedetan, domeinu publikoan argitaratu zuena), eta Scantegrity segurtasun sistemaren garapena, eskala optikoko boto-sistemetarako.

Sariak eta ohoreak

Rivest National Academy of Engineering, National Academy of Sciences, Association for Computing Machinery, International Association for Cryptologic Research eta American Academy of Arts and Sciences-en kide bat da. Adi Shamir eta Len Adlemanekin batera, 2000 IEEE Koji Kobayashi Computers and Communications Award saria jaso zuen, baita Secure Computing Lifetime Achievement Award saria ere. Haiekin Turing Award ere partekatu zuen. Rivestek Erromako Sapienza Unibertsitateko[4] ohorezko gradua ("laurea honoris causa") jaso du, 2005ean MITX Lifetime Achievement Award saria jaso zuen. Rivest 2007an izendatu zuten Marconi Fellow, eta 2008ko maiatzaren 29an Chesley hitzaldia ere eman zuen Carleton Collegen. MITeko irakasle izendatu zuten 2015eko ekainean.[5]

Bizitza pertsonala

Bere semea Chris Rivest da, enpresaria eta enpresa ko-fundatzailea.

Erreferentziak

  1. «Ronald Rivest - The Mathematics Genealogy Project» mathgenealogy.org (Noiz kontsultatua: 2023-12-01).
  2. Singh, Mona. (1995). Learning algorithms with applications to robot navigation and protein folding. Massachusetts Institute of Technology (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  3. (Ingelesez) Yi, Xun; Paulet, Russell; Bertino, Elisa. (2014). «Homomorphic Encryption and Applications» SpringerBriefs in Computer Science  doi:10.1007/978-3-319-12229-8. ISSN 2191-5768. (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  4. «Ronald L. Rivest : Biographical Information» web.archive.org 2012-01-05 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).
  5. (Ingelesez) «Chisholm, Rivest, and Thompson appointed as new Institute Professors» MIT News | Massachusetts Institute of Technology 2015-06-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.