Ron Barassi
Ronald Dale Barassi (Castlemaine, Victoria, 1936ko otsailaren 27a - Melbourne, 2023ko irailaren 16a) australiar australiar futbol jokalari eta entrenatzailea izan zen.[1]
Ron Barassi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ronald Dale Barassi |
Jaiotza | Castlemaine (en) , 1936ko otsailaren 27a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Melbourne, 2023ko irailaren 16a (87 urte) |
Familia | |
Aita | Ron Barassi, Sr. |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | Australian rules football player (en) , Australian rules football coach (en) eta futbolaria |
Posizio edo espezialitatea | erdilaria |
Pisua | 87 kilogramo |
Altuera | 179 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ron Barassi Sr. futbolariaren semea izan zen. Aita Tobrukeko setioan hil zen Bigarren Mundu Gerran. Ron gaztea 1953an hasi zen Melbourne Football Cluben, bere aitak bezala. 1964ra arte jokatu zuen haiekin, eta txapelketako sei final irabazi zituen, horietako bi kapitain gisa. 1965ean Carlton Football Clubek fitxatu zuen kontratu handi batekin eta 1969an erretiratu zen.
Jokalari bezala erretiratu ondoren entrenatzaile bezala ere arrakasta izan zuen. Carltonentzat bi txapelketa lortu zituen 1968an eta 1980an, eta beste bi North Melbournerentzat 1975ean eta 1977an.
Australiako Futbolaren Ospearen Aretoan "legenda" kategoriarekin sartu zen lehen jokalaria izan zen. Australiako Kirolaren Ospearen Aretoko kide ere hautatu zuten.
Erreferentziak
- «Ron Barassi dies aged 87 as football world pays tribute to Hall of Fame Legend» 7news.com.au 2023-9-16 (Noiz kontsultatua: 2023-9-16).
Kanpo estekak
Artikulu hau Victoriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |