Romeo eta Julieta

Romeo eta Julieta (ingelesez: Romeo and Juliet edo The Most Excellent and Lamentable Tragedie of Romeo and Juliet) William Shakespeare antzerkigile ingelesak 1594-1595 urteetan idatzi zuen tragedia ospetsua da. Elkarren aurka herra bizian diharduten Italiako bi familia nobleetako, Montesco eta Capuleto, seme eta alaba banaren arteko amodioa kontatzen da.

Romeo eta Julieta
Datuak
IdazleaWilliam Shakespeare (1594-1595)
GeneroaTragedia
Jatorrizko izenburuaThe Most Excellent and Lamentable Tragedie of Romeo and Juliet
HizkuntzaIngelesa
HerrialdeaIngalaterra

Herri xehearen gogoko bihurtu zen berehala drama hau, giza zitalkeriak hautsi nahi duen amodioa heriotzak berak ezin eten dezakeela erakusten duena. Ondoren, beste artista askok landu zuten Romeo eta Julieta gaia. Aipagarriak dira, musikan, Berlioz (1839, koru-sinfonia), Gounod (1867, opera), Txaikovski (1869-1880, orkestra-obertura) eta Prokofiev (1935-1936, balleta) musikagileen lanak. Filmak ere egin dira gai horren inguruan, Franco Zeffirelliren Romeo e Giuletta, besteren artean (1968).

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.