Roman Vishniac
Roman Vishniac (Pavlavsk, Errusiar Inperioa, 1897ko abuztuaren 19a - New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko urtarrilaren 22a) argazkilaria izan zen. Jatorriz errusiarra, estatubatuar hiritartasuna hartu zuen. Judua zen, eta bere argazkietan Erdialdeko Europako juduen oroimena gorde zuelako Elie Wieselek memoriaren poeta ezizena ipini zion.
Roman Vishniac | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Pavlovsk (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | New York, 1990eko urtarrilaren 22a (92 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa, argazkilaria, arte-historialaria, unibertsitateko irakaslea eta biologoa |
Enplegatzailea(k) | Case Western Reserve University (en) ![]() Pratt Institute (en) ![]() New York Hiriko Unibertsitatea Yeshiva University (en) ![]() |
![]() ![]() |
![](../I/Vishniacs.jpg.webp)
Bizitza
Biologia eta Medikuntza ikasi zituen Moskun, baina Errusiar Iraultza hasi zenean Berlina ihes egin zuen. Han antisemitismoarekin egin zuen topo, eta ezin izan zuen doktoregoa bukatu. Susmatzen zuen zer zetorren, eta 1935-1939 bitartean Hungariako, Lituaniako, Poloniako eta Txekoslovakiako judu-komunitateen argazkiak atera zituen. Argazki-kamera ezkutatu behar zuen, juduek ez baitzuten gustuko argazkietan ateratzea. Azkenik, 14.000 argazki lortu zituen, komunitate osoaren lekuko: lanbideak, kaleko erakustaldiak, ikasketa-aretoak, hasidimak, errabinoak, juduen hainbat ikuspegi, gaur egun desagertuak.
Bigarren Mundu Gerra hastean Estatu Batuetara joan zen, eta 1946an hango hiritartasuna hartu zuen. Zientziaren bidetik jo zuen, eta mikroargazkigintza landu zuen.
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roman Vishniac ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.