Roma traditoribus non praemiat

Roma traditoribus non praemiat latin esapidea da eta "Erromak ez du traidorerik ordaintzen" esan nahi du hitzez hitz. Traizioa egin dunenari esaten zaio, errieta eginez, nahiz eta hori dioena traizioaren bultzatzailea izan.

Esan ohi da Kinto Servilio Zepion prokontsulak esaldi hau esan ziela K.a. 139an Viriato lusitaniar[1] buruzagia hil zuten traidoreei, beraien saria eskuratzera joan zirenean. Iturri klasikoek, ordea, ez dute esaldi hau jasotzen, gertakari historikoa historialari batzuek aipatzen badute ere, hala nola, Diodorok, Apianok, Eutropiok, Orosiok, Valerio Maximok, Suidasek...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.