Rolf Hochhuth
Rolf Hochhuth (Eschwege, Hessen, Alemania, 1931ko apirilaren 1a - Berlin, Alemania, 2020ko maiatzaren 13a) alemaniar idazlea izan zen.
Rolf Hochhuth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eschwege, 1931ko apirilaren 1a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Berlin, 2020ko maiatzaren 13a (89 urte) |
Hobiratze lekua | Alter St.-Matthäus-Kirchhof Berlin (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, literary editor (en) , gidoilaria eta iritzi-kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN Centre Germany (en) Berlingo Arteen Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
rolf-hochhuth.de | |
|
Lehen mailako ikasketak egin zituenean, liburu saltzen hasi zen. 1963an Der Stellvertreter (Ordezkoa) argitaratu zuen, Pio XII.aren gobernuan, juduen sarraskiaren aurrean, Vatikanoak izan zuen jarrerari buruzko drama-dokumentala. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta harrezkero Hochhuth idazle profesional bihurtu zen.
Aurrekoaren haritik idatzi zituen hurrengo bi liburuak ere: Soldaduak (1967) eta Gerrillak (1970). Die Hebamme (1971, Emagina) komedian agerian utzi zuen parien auzia Alemaniako mendebaldeko industria-gizartean. Juristen (1979, Legelariak) gizarte-maila horren kritika zorrotza da. Tod eines Jägers (1976, Ehiztari baten heriotza), Ernest Hemingway idazlearen ustezko zuribidea da bere buruaz beste egin aurretik. Ärztinnen (1980, Medikuak), farmazia-industriaren sariez bezeroez baino gehiago kezkatzen diren medikuen kritika garratza da; Unbefleckte Empfängnis (1989, Sorkunde hobengabea) obran seme-alabak sortzeko beren gorputza alokatzen duten amei buruzko istorioa azaldu zuen. Alemaniaren batasunaz eta horrek izango zituen ondorio negatiboez jardun zuen, berriz, Wessis in Weimar (1993) lanean. Narrazio eta eleberrien artean, aipagarriak dira, besteak beste Die Berliner Antigone (1963, Berlindar Antigona) eta Eine Liebe in Deutschland (1978, Maite bat Alemanian). Hochhuthen obran, bai dramek bai hitz lauzko lanek agerian uzten dituzte beti historiaren tabuak eta gorabehera ilunenak.
Obra
- 1963 - Le Vicaire (antzerkia)
- 1964 - Die Berliner Antigone (eleberria)
- 1967 - Soldaten, Nekrolog auf Genf
- 1970 - Guerillas
- 1971 - Die Hebamme (komedia)
- 1971 - Krieg und Klassenkrieg
- 1974 - Inselkomödie
- 1974 - Zwischenspiel in Baden-Baden
- 1976 - Tod eines Jägers ISBN 3499250683
- 1978 - Eine Liebe in Deutschland ISBN 3-499-15090-5
- 1979 - Juristen
- 1980 - Ärztinnen
- 1982 - Räuber-Rede : drei deutsche Vorwürfe : Schiller, Lessing, Geschwister Scholl
- 1982 - Spitzen des Eisbergs : Betrachtungen, Dialoge, Essays, Skizzen
- 1984 - Judith
- 1985 - Atlantik-Novelle
- 1987 - Täter und Denker : Profile und Probleme von Cäsar bis Jünger
- 1987 - War hier Europa? : Reden, Gedichte, Essays
- 1987 - Alan Turing
- 1988 - Jede Zeit baut Pyramiden
- 1989 - Unbefleckte Empfängnis
- 1990 - Sommer 14
- 1991 - Menzel : Maler des Lichts
- 1991 - Panik im Mai
- 1991 - Von Syrakus aus gesehen, gedacht, erzählt
- 1992 - Tell gegen Hitler : historische Studien
- 1993 - Wessis in Weimar
- 1994 - Julia oder der Weg zur Macht
- 1996 - Und Brecht sah das Tragische nicht : Plädoyers, Polemiken, Profile
- 1996 - Effis Nacht
- 1996 - Wellen : Artgenossen, Zeitgenossen, Hausgenossen
- 2000 - Hitlers Dr. Faust: tragedia
- 2000 - Das Recht auf Arbeit: drama
- 2001 - Anekdoten und Balladen
- 2001 - Einsprüche! : zur Geschichte, Politik und Literatur
- 2001 - Die Geburt der Tragödie aus dem Krieg : Frankfurter Poetik-Vorlesungen
- 2002 - Gasherd und Klistiere oder Die Urgroßmutter der Diätköchin
- 2003 - Nachtmusik
- 2004 - McKinsey kommt ISBN 3-423-13134-9
- 2004 - Nietzsches Spazierstock
- 2005 - Familienbande
- 2005 - Livia und Julia ISBN 3-784-42982-3
- 2006 - Das Rolf Hochhuth Lesebuch. ISBN 978-3-423-13432-3
- 2006 - Heil Hitler (tragikomedia)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rolf Hochhuth |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.