Rol bideo-joko

Rol bideo-jokoak (ingelesez: (computer) role-playing game edo (C)RPG) bideo-jokoen genero bat da, non jokalariak mundu zehatz batean murgilduta dagoen pertsonaia baten (edo talde bateko kide batzuen) ekintzak kontrolatzen dituen. Bideo-joko horietako gehienek mahaiko rol-jokoetan dute jatorria (Dungeons & Dragons barne), eta askotan hauen terminologia, eszenatoki eta joko-mekanika erabiltzen dituzte. Mahaiko rol-jokoekin dituzten antzekotasunak honako hauek dira: istorio eta elementu narratibo garatuak, jokalariaren pertsonaiaren hazkundea, konplexutasuna, baita birjokogarritasuna eta murgiltzea ere. Bitarteko elektronikoak joko-zuzendari baten beharra alde batera uzten du eta borroka ebazteko abiadura areagotzen du. Rol bideo-jokoak testuan oinarritutako bideo-jokoetatik 3D esperientzia aberatsetara aldatu dira.[1]

FreedroidRPG jokoaren pantaila-argazkia.
Artikulu hau bideo-joko generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «RPG».

Erreferentziak

Kanpo estekak

Bideo-joko Artikulu hau bideo-jokoei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.