Rohirrim
Tolkien idazlearen legendarium ospetsuan eta Eraztunen Jauna izeneko bere lanean, Rohirrimak, Gondorren, Zaldien Jaunei ematen zitzaien izena zen, Rohaneko gizonak. Sindarinezko izen bat da, roch+hirrez, "jabea" edo "jauna" esan nahi duena, ROCH errotik, zaldia esan nahi duena, eta rim hitzez osatua, "herria" edo "samalda" esan nahi duena, RIM errotik datorrena. Eurek, euren burua, Eorlinga deitzen zuten, "Eorlen Etxeko gizonak", Eorl gaztearen ondorengoak baitziren.
Mendi Lainotsuak zeharkatu ez zituzten Hadorreko herriaren urruneko senideak dira, eta, beraz, euren ezaugarri fisikoak nahiko antzekoak ziren: gehienak, garaiak eta indar fisiko handikoak, ile horidunak eta begi urdindunak ziren. Ezaugarri hauen ondorioz, orkoek Lastozko buruak deitzen zituzten.
Rohirrimak, Eotheodtarren zuzeneko ondorengoak dira, lehenik Anduineko Haranetan, Karroka eta Zelai Gladioen artean, eta, ondoren, Anduineko Haran garaietan, Eguzkiaren Hirugarren Aroko XIX eta XXV. mendeen artean bizi izan ziren Iparraldeko Gizon haiek. Zelebranteko Zelaien Guduaren ondoren Gondorri emandako laguntzaren ondorioz, Zirion seneskalak, Kalenardhon eman zien, bertan bizi zitezen, Rohango erresuma eratuz.
Herri honek, Eguzkiaren Hirugarren Aroaren amaierako gudu askotan parte hartu zuen, baina, nagusiki, Eraztunaren Gerran. Gogoratuenak, Helmeko Abismoko Gudua eta Pelennorreko Zelaietako Gudua izan ziren, lehenean Sarumanen armada bati aurre egin behar izan ziotelarik, eta, bigarrenean, Sauronenari.