Rohan Dennis

Rohan Dennis (Adelaide, 1990eko maiatzaren 28a) australiar kirolaria da. Txirrindularitzan lehiatzen da pista-modalitateetan, espezialista da taldekako jazarpen-proban, eta errepidean INEOS Grenadiers taldearekin 2020az geroztik. Errepidean, banakako erlojuaren kontrako munduko txapelketan bi aldiz izan da txapeldun, eta pistan taldekako jazarpenen proban munduko txapeldun izana da birritan baita.

Rohan Dennis

Bizitza
JaiotzaAdelaide, 1990eko maiatzaren 28a (33 urte)
Herrialdea Australia
BizilekuaGirona
Familia
Ezkontidea(k)Melissa Hoskins  (2018ko otsaila -  2023ko abenduaren 31)
Hezkuntza
HeziketaEndeavour College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpistako txirrindularia eta txirrindularia
Pisua71 kilogramo
Altuera182 zentimetro
Jasotako sariak

rohandennisofficial.com
Facebook: rohandennisofficial Twitter: RohanDennis Instagram: rohandennis Olympic.org: rohan-dennis Edit the value on Wikidata

2012 eta 2020 bitartean, hiru Udako Joko Olinpikotan parte hartu zuen, eta bi domina lortu zituen, Londres 2012an zilarra, taldekako jazarpen-proban (Jack Bobridge, Glenn O'Shea eta Michael Hepburnekin batera), eta brontzezkoa Tokio 2020an, erlojuaren aurkako lasterketan[1].

Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketan lau domina irabazi zituen 2009 eta 2012 bitartean[2].

Errepidean, Itzuli Handietako bakoitzean etapa garaipena lortu du: Frantziako Tourra 2015, Italiako Giroa 2018 eta Espainiako Itzulia 2018, eta zortzi domina Errepideko Txirrindularitzako Munduko Txapelketan, 2012 eta 2019 bitartean[2].

2023ko abenduaren 31n atxilotu zuten ustez emaztea Melissa Hoskins autoarekin harrapatu eta hiltzea leporatuta.[3]

Palmaresa

2012

2013

  • 2. Australiako erlojupeko txirrindularitza txapelketan
  • Albertako Tourra eta etapa 1

2014

  • Kaliforniako Tourreko etapa 1

2015

2016

2017

2018

2019

2020

  • 2. Australiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa

2021

2022

  • Australiako erlojupeko txirrindularitza txapelketa

2023

Taldeak

Erreferentziak

  1. «Olympedia – Rohan Dennis» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  2. «Track Cycling - Rohan Dennis (Australia)» www.the-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-08).
  3. «Rohan Dennis txirrindularia atxilotu dute bere emaztea hiltzea leporatuta» Euskal Irrati Telebista 2023-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.