Roger de Lauria

Roger de Lauria (katalanez: Roger de Lluria; Lauria, Basilicata, 1245eko urtarrilaren 17a - Valentzia, 1305eko urtarrilaren 19a) Aragoiko eta Siziliako erreinuen zerbitzuan lan egin zuen militarra izan zen, jatorriz italiarra. Itsas gudu garrantzitsuak irabazi zituen frantsesen aurka, 1282ko Siziliar bezperen ondoren.

Roger de Lauria

Admiral of the Royal Navy of the Lord King of Aragon (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaScalea, 1250 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Siziliako Erresuma  (1250 -  1266)
Aragoiko koroa  (1266 -  1305)
HeriotzaValentzia, 1305eko urtarrilaren 19a (54/55 urte)
Familia
AitaRiccardo di Lauria
AmaBella d'Amichi
Seme-alabak
Familia
Jarduerak
Jarduerakitsas ofiziala
Zerbitzu militarra
Graduaamiral
Parte hartutako gatazkakWar of the Sicilian Vespers (en) Itzuli
1=Monumento a Roger de Lauria en la Rambla Nova de Tarragona (Cataluña, España)
Roger de Lauriaren monumentua, Bartzelonan.

Bizitza

Roger de Lauria Kataluniako gortean hezi zuten 1262tik aurrera eta 1283an izendatu zuen Petri III.a Aragoikoak Aragoiko itsas armadako buru, aragoiarrak Siziliaz jabetu ondoren. Frantsesak garaitu zituen Maltan (1283) eta Napoliko badian (1284), eta Katalunian sartu zen Filipe III.aren frantses gudarostea handik itzularazi zuen 1285ean.

1287an Siziliara jo zuen Jakue II.a, bertako erregearen alde, eta Napoliko erregea menderatu zuen urte hartan. 1291n Jakue Aragoiko errege izendatu zuten, eta Roger de Lauria haren anaia Frederikorekin geratu zen Sizilian, Jakue II.arengandik urrun. 1298an, berriro adiskidetu zen Jakue erregearekin eta Frederiko Siziliako erregearen gudarostea menderatu zuen Orlando eta Ponsako guduetan. 1302an, Caltabellotako bakeak eman zion amaiera bi errege horien arteko gerrari eta Valentziako lurretara erretiratu zen Roger de Lauria.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.