Roger Wolcott Sperry
Roger Wolcott Sperry (Hartford, Connecticut, AEB, 1913ko abuztuaren 20a - Pasadena, Kalifornia, 1994ko apirilaren 17a) estatubatuar neurobiologoa izan zen.
Roger Wolcott Sperry | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hartford, 1913ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Pasadena, 1994ko apirilaren 17a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Francis Bushnell Sperry |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Oberlin College (en) Hall High School (en) |
Tesi zuzendaria | Paul A. Weiss (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Michael Gazzaniga (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, neurologoa, medikua, unibertsitateko irakaslea eta fisiologoa |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Kaliforniako Teknologia Institutua Chicagoko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia Zientzien Pontifize-Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzien Errusiar Akademia Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Biografia
Psikologia-ikasketak egin zituen, Oberlin Collegen, eta zoologiakoak, Chicagoko Unibertsitatean. 1941-1946 bitartean Yerkesko Primateen Biologia Laborategian lan egin zuen, eta Chicagoko Unibertsitatean gero, 1952. urtea arte. Kaliforniako Teknologia Institutuan, psikobiologia eskolak eman zituen, 1954tik 1984ra.
Garrantzi handiko azterketak egin zituen neurobiologiaren alorrean; besteak beste, anfibioetan ikus-kirioa zauri larri baten ondoren nola oneratzen den aztertu zuen, besteak beste. Halaber, goi-mailako animalien burmuinei buruzko lan asko egin zituen. Burmuin-hemisferioen portaera funtzionala aztertu zuen batez ere; eskuineko hemisferioa hizkuntza ez bestelako prozesuetan espezializatu dela ohartu zen, eta ezkerrekoak, berriz, hizkuntza-kodeen prozesatzea arautzen duela. Bere saiakuntzen bidez burmuinak informazio-mota bakoitzerako bide independenteak dituela frogatu zuen.
1981ean Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria jaso zuen, David H. Hubel eta Torsten Wieselekin batera.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak