Roger Torrent
Roger Torrent i Ramió (Sarrià de Ter, Gironès, 1979ko uztailaren 19a) ERC alderdiko kataluniar politikari eta politologo bat da. 2012tik aurrera Kataluniako Parlamentuko diputatua da. 2018ko urtarrilaren 17an Kataluniako Parlamentuko lehendakari bozkatua eta izendatua izan zen[1]
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Politika Zientziak eta Administrazioan lizentziatu zen eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa eta Pompeu Fabra Unibertsitatean lurralde eta hiri ikerketetan masterra egin zuen.
1998an Joventuts d'Esquerra Republicana gazte erakundean eta Esquerra Republicana de Catalunya alderdian izen eman zuen. 1999an Sarrià de Ter jaioterriko zinegotzia bilakatu zen eta 2007an alkatea. 2011-2012 artean Gironako Diputazioan ERCko bozeramialea izan zen.