Roger Schutz
Roger-Louis Schutz-Marsauche, Frère Roger edo anaia Roger izenez ezaguna, (Provence, Suitza, 1915eko maiatzaren 12a – Taizé, Frantzia, 2005eko abuztuaren 16a) frantses teologoa izan zen, Taizé kristau-komunitate protestantearen sortzailea.
Roger Schutz | |||
---|---|---|---|
(2003) | |||
1940 - 2005eko abuztuaren 16a - Brother Alois (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Louis Schütz-Marsauche | ||
Jaiotza | Provence, 1915eko maiatzaren 12a | ||
Herrialdea | Suitza Frantzia | ||
Heriotza | Taizé, 2005eko abuztuaren 16a (90 urte) | ||
Hobiratze lekua | Borgoina | ||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Faculté de théologie protestante de Strasbourg (en) Estrasburgoko Unibertsitatea Lausanako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa | ||
Parte-hartzailea
| |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Taizé Community (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Protestantismoa | ||
Erlijio-ordena | Taizé Community (en) | ||
taize.fr… | |||
Biografia
1915eko maiatzaren 12an jaio zen Proventzan, erlijio protestanteko familia batean. 1937 eta 1940 bitartean, Lausanan eta Estrasburgon, teologia protestantea ikasi zuen.
1940ko abuztuaren 20an, armada frantsesaren porrotaren ondoren, armada alemanak Frantziako zati bat hartu ondoren, Taizén (Borgoina) jarri zen bizitzen, eta han bizi izan zen hil bitartean, Bigarren Mundu Gerrako bi urteko etenarekin: Suitzan hartu zuen babes Gestaporen beldur, haren etxean juduak eta Frantziaren okupazio alemanaren aurkariak ezkutatzeagatik. 1944an, Borgoinaren askapenaren ondoren, Taizéra itzuli zen hiru kiderekin, eta gerrako umezurtzen ardura hartu zuen; baina, gainera, gerrako presoen ardura ere hartu zuen, eta horrek mesfidantza sortu zuen auzokoengan. 1949an, talde horretako zazpi gizonek (haien artean anaia Roger, priore gisa) zelibatuan eta pobrezian bizitzeko konpromisoa hartu zuten.
Gaur egun, ehun anaia baino gehiagok osatzen dute komunitatea. Ortodoxo, protestante eta katolikoak dira, hogeita bost herrialdetatik etorriak. Euren lanetik bizi dira (eltzegintza, erlijio-liburuen argitalpena), eta ez dute dohaintzarik onartzen. Anaia Rogerren kezka handienetarikoa kristauen adiskidetzea izan zen.
Anaia Roger 2005eko abuztuaren 16an hil zen, Taizèko Adiskidetzearen elizan, arratsaldeko otoitzean, emakume errumaniar batek (antza denez, gaixo mentala zen) sastakaia sartuta.
Anaia Rogerren ondorengo Taizé Komunitateko priore gisa anaia Alois izan zen, komunitatearen sortzaileak 8 urte hil aurretik jada aukeratua.
Sariak
- 1974, Templeton Saria
- 1974, Alemaniako Liburu Saltzaileen Bakearen Saria
- 1988, UNESCO Saria, Bakearen aldekoa
- 1989, Karlomagno Saria, Akisgran
- 1992, Robert-Schuman Saria
- 1996, Notre Dame Saria
Argitaratutako obra
- 1944: Introduction a la Vie Communautaire
- 1953: La Regle de Taize
- 1958: Vivre l'Aujourd'hui de Dieu
- 1962: L'unité, espérance de vie
- 1965: Dynamique du provisoire
- 1968: Violence des pacifiques
- 1971: Ta fête soit sans fin
- 1973: Lutte et contemplation
- 1976: Vivre l'inespéré
- 1979: Etonnement d'un amour
- 1980: Les Sources de Taizé
- 1982: Fleurissent tes déserts
- 1985: Passion d'une attente
- 1988: Son amour est un feu
- 1989: Marie, Mère des Réconciliations, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
- 1992: La prière, fraîcheur d'une source, Teresa Kalkutakoarekin batera idatzia
- 1995: En tout la paix du cœur
- 2001: Dieu ne peut qu'aimer
- 2005: Pressens-tu un bonheur
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Schutz |