Roger Guillemin
Roger Guillemin (Dijon, Frantzia, 1924ko urtarrilaren 11 – San Diego, Kalifornia, 2024ko otsailaren 21a) mediku endokrinologoa izan, jatorriz eta nazionalitatez frantsesa, Ameriketako Estatu Batuetan bizi zen.
Roger Guillemin | |||
---|---|---|---|
(1970(e)ko hamarkada) | |||
1960 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Roger Charles Louis Guillemin | ||
Jaiotza | Dijon, 1924ko urtarrilaren 11 | ||
Herrialdea | Frantzia Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | San Diego, 2024ko otsailaren 21a (100 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Montrealgo Unibertsitatea Doktoretza Borgoinako Unibertsitatea lycée Carnot (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Wylie Vale (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | endokrinologoa, biokimikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Frantziako Zientzien Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Serbian Academy of Sciences and Arts (en) |
Lyongo Unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak, eta Kanadan eta Estatu Batuetan sakondu zituen gero. Frantziako endokrinologia saileko zuzendari izan zen, eta Baylorko Unibertsitateko fisiologia irakasle, Texasen. Halaber, San Diegoko Salk Institutuan eta Houstoneko Medikuntza Eskolan lan egin zuen. 1977an, Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Rosalyn S. Yalow eta Andrew V. Schallyrekin batera, pituitariako eta hipotalamoko hormonei buruz egindako ikerketengatik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.