Roger Bannister
Sir Roger Gilbert Bannister (Harrow, Middlesex, 1929ko martxoaren 23a - Oxford, 2018ko martxoaren 3a) britainiar atleta izan zen. Milia bateko lasterketan lau minututik beherako marka egin zuen lehena izan zen.
Roger Bannister | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Harrow, 1929ko martxoaren 23a | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza | Oxford, 2018ko martxoaren 3a (88 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Wolvercoteko hilerria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heriotza modua | : Parkinsonen gaixotasuna | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Ralph Bannister | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Alice Duckworth | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Moyra Jacobsson (1955 - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Exeter College (en) Beechen Cliff School (en) Imperial College School of Medicine (en) Londresko Imperial College Merton College (en) St Mary's Hospital Medical School (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Franz Stampfl (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | distantzia erdiko korrikalaria, autobiografialaria, medikua, atleta, neurologoa eta kirolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 70 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 187 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oxfordeko Unibertsitatean eta Saint Mary ospitaleko medikuntza-eskolan ikasi zuen. 1954ko maiatzaren 6an, miliaren munduko marka hautsi zuen, Oxforden, 3,59,4ko markarekin. Bi hilabete igaro baino lehen, John Landy australiarrak Bannisterren marka hautsi zuen, 3,58ko markarekin. 1954ko abuztuan, berriz, Bannisterrek Landyri irabazi zion milia bateko lasterketan, Vancouverren (Kanadan). Munduko marka hautsi ez bazuten ere, lau minututik beherako marka egin zuten biek, inoizko lasterketarik ospetsuenetako batean. Urte hartan bertan, kirola utzi eta medikuntzan hasi zen, lanbidez neurologoa baitzen. Autobiografia bat idatzi zuen, The Four Minute Mile (Lau minutuko milia, 1955). 1975ean, Sir titulua eman zioten.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roger Bannister |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.