Rodney A. Gallop
Rodney A. Gallop (Folkestone, 1901 – 1948) Ingalaterrako diplomatikoa izan zen, euskal folklorearen ikertzailea. Haurretan ezagutu zuen Euskal Herria (Donibane Lohizune) eta gaztetan hasi zen bertako kulturari, folkloreari eta hizkuntzari buruzko ikerlanetan. 1928an Vingt-cinq chansons populaires d´Euskal Herria (Euskal Herriko hogeita bost herri kanta) kanta-bilduma aurkeztu zuen eta 1930. urtean A Book of the Basques (Euskaldunen liburua) obra argitaratu zuen Londresen. Euskal gaiei buruzko artikulu eta obra ugari idatzi zuen Bigarren Mundu Gerra hasi bitartean eta 1947. urtean Pays Basques de France et d´Espagne izeneko argazki-bilduma prestatu zuen Philippe Veyrinekin batera (1951, Lyon).
Rodney A. Gallop | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Folkestone, 1901 |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua |
Heriotza | 1948 (46/47 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | folklorista eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Foreign Office (en) |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.