Rodas (hiria)
Rodas[1] (grekoz: Ρόδος, Ródos) Greziako Rodas uharteko hiri nagusia da: Rodasko Unitate Periferiko lurraldeko hiriburua da, baita Dodekanesoko prefekturakoa ere, Egeo Itsasoko hego-ekialdean.
Rodas | |
---|---|
herria | |
Rodasko portua Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Grezia |
Decentralized administration of Greece | Decentralized Administration of the Aegean |
Eskualdea | Hego Egeo |
Unitate periferikoa | Rhodes Regional Unit |
Udalerria | Rodos Municipality |
Izen ofiziala | Ρόδος |
Posta kodea | 85100 |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°26′N 28°13′E |
Azalera | 19,481 km² |
Altuera | 10 m |
Demografia | |
Biztanleria | 56.440 (2021) 6.899 (2011) |
Dentsitatea | 2.897,18 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 2241 |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
Hiri senidetuak | Ávila, Conches-en-Ouche, Jalta, Valletta, Mallorca, New Braunfels (Texas), Pisa, Puebla, Rhode Island, Roses, Gotland udalerria, Perth, City of Perth (en) eta Visby |
http://www.rhodes.gr/ |
Rodasko Kolosoa (Munduko Zazpi Mirarietako bat) hiriko portuan zegoelako famatua da Rodas, besteak beste: Helios jaungoikoaren irudia zen.
Klima
Datu klimatikoak (Rodas) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15 | 16 | 17 | 21 | 25 | 28 | 31 | 33 | 29 | 24 | 21 | 17 | 23.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 9 | 10 | 13 | 16 | 20 | 22 | 23 | 21 | 17 | 13 | 11 | 15.3 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 147.8 | 117.7 | 75.3 | 24 | 14 | 2.9 | 0.1 | 0.1 | 7.1 | 64.3 | 88.4 | 145.3 | 920.7 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 14 | 10 | 8 | 3 | 3 | 1 | 0 | 0 | 1 | 5 | 7 | 12 | 64 |
[erreferentzia behar] |
Historia
Dodekaneso artxipelagoan dagoenez, uhartea eta hiria bera Europa, Ekialde Erdikoa eta Afrika bitarteko bidegurutzean dago; horregatik, hainbat kultura, arkitektura, hizkuntza eta abar izan dira bertan Historiaren joanean: dorikoak, erromatarrak, bizantziarrak, arabiarrak, Maltako Ordenako zaldunak, otomandarrak, italiarrak; Bigarren Mundu Gerraren ostean, britainiarrak; eta Greziarena da 1948. urteaz geroztik.
Neolitiko garaian gizakia bizi izan zeneko zantzuak daude. Rodas hiriaren jatorria, nolanahi ere, K.a. 408. urtekoa da, Ialisos, Camiros eta Lindos estatu-hiri dorikoek bat eginda sortu zutenean.