Rocky Graziano
Thomas Rocco Barbella (Brooklyn, New York, 1919ko urtarrilaren 1a - New York, 1990eko maiatzaren 22a), Rocky Graziano izengoitiz ezaguna, estatubatuar boxeolaria izan zen. Italiar etorkinen semea zen, eta New Yorkeko giro baztertuetan hezi zen. Hainbat aldiz kondenatu zuten, 1941ean Armadan sartu baino lehen. Han hasi zen gimnasiotara joaten, eta horri esker sartu zen boxeoaren munduan. Bere ibilbide profesionalak berehala egin zuen gora: 1947an munduko titulua irabazi zion Tony Zale txapeldunari, eta 1952 arte eutsi zion, Sugar Ray Robinsonen aurka galdu zuen arte. Oro har, 67 borrokaldi irabazi zituen, 6 galdu eta 10 baliogabetu egin zizkioten. Erretiroa hartu zuenean, dantzaleku bat ireki zuen. Bertan ere arrakasta handia lortu zuen, showman papera eginez. Bere bizitza zinemara eraman zuten: Somebody Up There Likes Me (1956) filmean Paul Newmanek egin zuen boxeolariarena, eta Rocky (1986) filmean, berriz, Sylvester Stallonek.
Rocky Graziano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brooklyn, 1919ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1990eko maiatzaren 22a (71 urte) |
Hobiratze lekua | New York |
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria eta telebista-aktorea |
Altuera | 170 zentimetro |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/8/24 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.