Rock progresibo

Rock progresiboa (prog rock edota prog bezala laburtua ere) rock musikaren azpigenero bat da. 1960ko hamarkadaren amaieraldera Erresuma Batuan eta AEBetan rock psikodelikotik eratorrita sortu eta 1970eko hamarkadaren erdialdera bere urrezko aroa bizi izan zuen.

Pink Floyd The Dark Side of the Moon (1973) zuzenean jotzen.

Art rockaren antzera rock musikari sinisgarritasun eta sorkuntza maila handiagoa emateko asmoz sortua izan zen. Azpigenero honetako taldeek pop sotila txokoratu eta jazz edo musika klasikoan ohikoak ziren instrumentalizazio eta konposizio teknikak bereganatu zituen, rock musikari genero horiek duten sofistikazio eta kritikaren begirunea lortzeko helburuz.

Azpigenero honetako talde nabarmenenak hauek izan ziren: como Pink Floyd, Genesis, Rush, Yes, Jethro Tull, The Moody Blues, King Crimson eta Emerson, Lake & Palmer.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.