Birjinaren haitza
Ama Birjinaren haitza edo Birjinaren haitza Biarritzeko monumentu naturala da.[1] Lurrera 1887ko burdinazko zubitxo batek lotzen du (1863ko aurrekoa egurrezkoa zen).
XV. mendean gaskoieraz rocher de Cucurlon[2] izena zuen (egun, frantsesez Rocher de la Vierge da) eta uhartea izan zen.[3]. Napoleon III.ak ondoan portu eta dike bat eraiki zituenean, 76 metroko biaduktu bat eraiki zuten kostaldetik bat egiteko.
Haitz luzean Ama Birjin zuria nabarmentzen da, kondairaren arabera, bizitza salbatu zien bertako itsasgizon batzuek jarria.[4] Baina, Ama Birjinaren estatua 1865ean egin zuten[3] eta urte hartako ekainaren 11n aita Casaux Biarritzeko apaizak bedeinkatu zuen.
1896an Lumière anaiek bertan Euskal Herrian girotutako lehen filma grabatu zuten, Le rocher de la Vièrge izenekoa.[5]
Erreferentziak
- «Alerta laranja dela eta, Ipar Euskal Herriko hondartzak hesti dituzte asteburu osoan» Kazeta.info 2014-02-01.
- Cucurlon «tontor» esan nahi du.
- Fabre, Michel. (2009). Petite Histoire de Biarritz, des origines à nos jours. éditions des régionalismes ISBN 2-84618-499-2...
- Etxaniz, Iosu. (2002-02-17). «Lapurdiko Kostaldea. Glamourraren hondarrak» Argia (1842).
- catalogue-lumiere.com: Rochers de la Vierge (Biarritz)