RoboCop 2
RoboCop 2 1990eko Irvin Kershner estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikzio eta ekintza film bat da. Peter Weller, Nancy Allen, Daniel O'Herlihy, Tom Noonan, Belinda Bauer eta Gabriel Damon aktoreek antzeztu zuten.
RoboCop 2 | ||||
---|---|---|---|---|
Leonard Rosenmanen filma | ||||
Egilea(k) | Leonard Rosenman | |||
Argitaratze-data | 1990 | |||
Izenburua | RoboCop 2 | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | ekintza-filma, zientzia-fikziozko filma, superheroi filma eta cyberpunk | |||
Iraupena | 117 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | RoboCop (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Irvin Kershner | |||
Gidoigilea(k) | Frank Miller Walon Green (en) Edward Neumeier (en) Michael Miner (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Peter Weller (RoboCop (en) ) Nancy Allen (Anne Lewis (en) ) Dan O'Herlihy Belinda Bauer Tom Noonan Gabriel Damon (en) Felton Perry Galyn Görg John Glover Frank Miller John Ingle Leeza Gibbons (en) Mario Machado Mark Rolston Robert DoQui (en) Roger Aaron Brown Stephen Lee Thomas Rosales Jr. (en) Willard E. Pugh Brandon Smith (en) Tzi Ma (en) Wanda De Jesus Fabiana Udenio George Cheung (en) Adam Faraiz (en) Ken Lerner | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Jon Davison (en) | |||
Konpainia ekoizlea | Orion Pictures | |||
Edizioa | Armen Minasian | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Leonard Rosenman | |||
Argazki-zuzendaria | Mark Irwin | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Detroit | |||
Fikzio-unibertsoa | Robocop universe (en) | |||
Leonard Rosenmanen kronologia | ||||
|
1987ko RoboCop film arrakastatsuaren jarraipena da, era berean RoboCop 3 (1993) jarraipena izen berdineko RoboCop (2014) berregokitzapen bat ere izan zituen. Bestalde, film saila honetan oinarritutako hainbat telesaila eta bideo-joko ere merkaturatu dira.
Argumentua
Jada ozonorik gabeko zerupeko etorkizun hurbil batean Detroit hiriko polizia greban jarri eta gaizkile taldeak hiriaren jaun eta jabe egin dira. Bestalde, jende askok Nuke droga berri eta boteretsuarekiko adikzioa ere badu. OCP -Omni Consumer Products- megakorporazioak bere nagusitasuna areagotzeko asmoz hiriaz jabetu nahi du. OCPko lehendakariak (Dan O'Herlihy) Faxx doktoreari (Belinda Bauer) RoboCop (Peter Weller) birprograma dezan aginduko dio, iraganean bezala delinkuentziaren aurka borrokatzeko gai izan ez dadin.
Aktoreak
- Peter Weller: Alex Murphy/RoboCop
- Nancy Allen: Anne Lewis ofiziala
- Belinda Bauer: Juliette Faxx doktorea
- Dan O'Herlihy: "Gizon Zaharra", OCPko lehendakaria
- Felton Perry: Donald Johnson, OCPko lehendakari ordea
- Tom Noonan: Cain
- Roger Aaron Brown: Whittaker
- Willard E. Pugh: Marvin Kuzak, Detroiteko alkatea
- Gabriel Damon: Hob
- Galyn Görg: Angie
- Stephen Lee: Duffy ofiziala
- Robert DoQui: Reed sarjentua (Robert Do'Qui gisa)
- Patricia Charbonneau: Linda Garcia
- Frank Miller: Frank, droga kimikaria
- Ken Lerner: Delaney
- Jeff McCarthy: Holzgang
- Linda Thompson: Haurdun ama
- Brandon Smith: Flint
- Thomas Rosales, Jr.: Chet (Tommy Rosales gisa)
- Tzi Ma: Tak Akita
- Wanda De Jesus: Estevez
- John Glover: Magnavolt saltzailea
- Mario Machado: Casey Wong
- Leeza Gibbons: Jess Perkins
- John Ingle: Zirujau nagusia
- Fabiana Udenio: Eguzki babestaile kremadun emakumea
- Barry Martin: OCPko polizia
- Mark Rolston: Stef
- Gary Bullock: Hack doktorea
- Wayne Dehart: Vendor
Kanpo estekak
- RoboCop 2 filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- RoboCop 2 filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)