Robin and Marian
Robin and Marian (euskaraz Robin eta Marian) 1976ko Richard Lester estatubatuar zinema zuzendariaren abentura, drama eta amodiozko filma bat da. Robin Hood ingeles kondairan oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Audrey Hepburn, Robert Shaw, Richard Harris, Nicol Williamson eta Ronnie Barker aktoreek antzeztu zuten.
Robin and Marian | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1976 |
Izenburua | Robin and Marian |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, film erromantikoa, abenturazko filma, kapa eta ezpatako filma, ekintza-filma eta melodrama |
Iraupena | 107 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Lester |
Gidoigilea(k) | James Goldman |
Antzezlea(k) | |
Sean Connery (Robin Hood) Audrey Hepburn (Maid Marian (en) ![]() Robert Shaw (Sheriff of Nottingham (en) ![]() Richard Harris (Rikardo I.a Ingalaterrakoa) Nicol Williamson (Little John (en) ![]() Denholm Elliott (Will Scarlet (en) ![]() Ian Holm (Joanes Lur Gabea) Ronnie Barker (en) ![]() ![]() Esmond Knight Kenneth Cranham Peter Butterworth (en) ![]() Victoria Abril (Isabella of Angoulême (en) ![]() Kenneth Haigh (en) ![]() John Barrett (en) ![]() Bill Maynard (en) ![]() ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Shepherd Ray Stark (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Rastar (en) ![]() |
Edizioa | John Victor Smith |
Ekoizpen-diseinatzailea | Michael Stringer (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Barry |
Argazki-zuzendaria | David Watkin |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
ikusi
| |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Robin Hoodi buruzko filma eta telesaila guztietan ez bezala, filma hau ezohikoa izan zen, bertan jada oso helduak diren pertsonaiak agertzen baitira. Filmaren basoetako eszenak Euskal Herriko Urbasa mendilerroan eta Orgiko hariztian filmatu ziren , aldiz, gazteluaren eszenak Nafarroako Artaxoa udalerrian eta Rikardo Lehoi Bihotzaren (Richard Harris) heriotz eszena Iruñeko Alde Zaharran dagoen Nafarroako errege-erreginen jauregian[2] eta setiatze eszenak Espainiako Zamorako probintziako Toro udalerritik 11 kolometrotara dagoen Villalonso herrian.
Argumentua
Robin (Sean Connery) Gurutzadetatik (Rikardo Lehoi Bihotzarekin batera) Ingalaterrako Erresumara itzuli eta borrokatzera joan aurretik laga zuen mundua erabat usteldua dagoela ikusiko du. Robin Hood eta John Txiki Lur Santuan borrokatzen xahutu zituzten urte luzeez desilusionatuak daude. Bien bitartean, Marian (Audrey Hepburn) moja komentu batean dago. Iraganeko bi maitaleen topaketa saihestezina izango da, baina jada ezer ez da gazteak ziren garaian bezala.
Aktoreak
- Sean Connery: Robin Hood
- Audrey Hepburn: Lady Marian; honako hau Audrey Hepburnek zortzi urteko etenaldiaren ondoren burutu zuen lehenbiziko antzezpena izan zen.
- Robert Shaw: Nottinghamgo sheriffa
- Nicol Williamson: John Txiki
- Richard Harris: Rikardo Lehoi Bihotza
- Denholm Elliott: Will Scarlet
- Ronnie Barker: Frai Tuck
- Kenneth Haigh: Sir Ranulf
- Ian Holm: Joan erregea
- Bill Maynard: merkataria
- Esmond Knight: Defendatzaile Zaharra
- Veronica Quilligan: Ahizpa/Arreba Mari
- Peter Butterworth: sendagilea
- John Barrett: Jack
- Kenneth Cranham: Jacken ikaslea
- Victoria Abril: Elisabet erregina