Robin Hood: Prince of Thieves
Robin Hood: Prince of Thieves (euskaraz Robin Hood: Lapurren Printzea) 1991ko Kevin Reynolds estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Filmaren izenburuak ongi adierazten duen modura Robin Hood ingeles bidelapurraren kondairan oinarritua dago. Bertan, Kevin Costner, Morgan Freeman, Christian Slater, Alan Rickman eta Mary Elizabeth Mastrantonio aktoreek antzeztu zuten.
Robin Hood: Prince of Thieves | |
---|---|
Michael Kamenen film luzea | |
Egilea(k) | Michael Kamen |
Argitaratze-data | 1991 |
Izenburua | Robin Hood: Prince of Thieves |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kapa eta ezpatako filma, abenturazko filma, ekintza-filma, film dramatikoa, film erromantikoa, Erdi Aroari buruzko filma eta vigilante film (en) ![]() |
Iraupena | 143 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Aysgarth Falls (en) ![]() ![]() ![]() ![]() |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kevin Reynolds (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Pen Densham |
Antzezlea(k) | |
Kevin Costner (Robin Hood) Morgan Freeman Christian Slater (Will Scarlet (en) ![]() Mary Elizabeth Mastrantonio (Maid Marian (en) ![]() Alan Rickman (Sheriff of Nottingham (en) ![]() Michael McShane (Friar Tuck (en) ![]() Sean Connery (Rikardo I.a Ingalaterrakoa) Geraldine McEwan Michael Wincott (Friar Tuck (en) ![]() ![]() Jack Wild (en) ![]() Brian Blessed Daniel Newman Nick Brimble (en) ![]() ![]() Walter Sparrow (en) ![]() Pat Roach Christopher Adamson John Hallam Daniel Newman (en) ![]() Soo Drouet (en) ![]() Daniel Peacock (en) ![]() Harold Innocent Michael Goldie (en) ![]() Liam Halligan (en) ![]() Marc Zuber (en) ![]() Merelina Kendall (en) ![]() Imogen Bain (en) ![]() Jimmy Gardner Bobby Parr (en) ![]() John H. Francis (en) ![]() Douglas Blackwell (en) ![]() Andy Hockley (en) ![]() John Dallimore (en) ![]() Derek Deadman Howard Lew Lewis (en) ![]() John Tordoff (en) ![]() Andrew Lawden (en) ![]() Susannah Corbett (en) ![]() Sarah Alexandra (en) ![]() Richard Strange (en) ![]() Bryan Adams Behrooz Afrakhan (en) ![]() David Bowles (en) ![]() Kenneth W Caravan (en) ![]() Jon Church-Fraser (en) ![]() Mickey Curry Alexander Hall (en) ![]() Larry Klein Lucien Morgan (en) ![]() Bill Payne Derek Pykett (en) ![]() Neil Riddaway (en) ![]() Graham Riddell (en) ![]() Keith Scott (en) ![]() Mark Thomason (en) ![]() Fred Wood | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Kevin Costner Pen Densham |
Konpainia ekoizlea | Morgan Creek Entertainment (en) ![]() |
Ekoizle eragilea | James G. Robinson |
Edizioa | Peter Boyle (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | John Graysmark (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Kamen |
Argazki-zuzendaria | Douglas Milsome |
Fikzioa | |
ikusi
| |
Fikzio-unibertsoa | Robin Hood universe (en) ![]() |
Argumentu nagusia | Robin Hooda |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Golden Raspberry Award for Worst Actor (en) ![]() 12th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Kevin Costner Golden Raspberry Award for Worst Supporting Actor (en) ![]() 12th Golden Raspberry Awards (en) ![]() Christian Slater |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filmak Bigarren aktoren onenaren BAFTA Saria (Alan Rickman) irabazi zuen, gainera Bryan Adams kanadar abeslari eta musikariaren (Everything I Do) I Do It for You abestiari esker Jatorrizko abesti onenaren Oscar Sariaren izendapena ere jaso zuen.
Bitxikeria gisa, urte horretan bertan estreinatu zen Robin Hood filmarekin lehiatu zen, Hollywoodeko superekoizpen honekin alderatu ezkero filma hura ekoizpen aldetik askoz ere apalagoa zen, Patrick Bergin eta Uma Thurman protagonista izan zituelarik.
Argumentua
Robin Hood (Kevin Costner) ingeles jauntxo bat da, Rikardo I.a Ingalaterrakoarekin Hirugarren Gurutzadan borrokatzen ari dela, Jerusalemen espetxeratuko dute. Behin handik nola edo hala ihes egitea lortu ondoren, Azeem (Morgan Freeman) preso mairua ezagutu eta Hoodek bizia salbatu dioenez harekin mesedea itzuli arte edonora doala ere Hooden ondoan egotea erabakiko du.
Robin eta Azeem Ingalaterrako Erresumara iristean, Loxleyko jaurerria Nottinghamgo sheriffak (Alan Rickman) eta haren lehengusua eta menpekoa den Guy Gisbornekoaren (Michael Wincott) mende dagoela ikusiko dute, sheriffari Morgana (Geraldine McEwan) izeneko sorgin batek laguntzen diolarik, gainera Robinen aita zen Locksleyko jauna (Brian Blessed) Nottimghamgo sheriffak erail duela ere jabetuko dira. Mendeku gisa, Robin, Azeemen laguntzaz, eskualdeko jauntxoei eta Elizari lapurtzen hasiko da, haien aberastasunekin txiro eta behartsuak elikatzeko. Hori dela eta, sheriffak Hooden buruaren truk urrezko ehun piezako ordainsaria ipiniko du.
Sherwood basoan ezkutaturik, Robin eta Azeemek arrazoi bategatik edo besteagatik Nottinghamgo sheriffarengandik ezkutatu eta legez kanpo bizi diren pertsonak ezagutuko dituzte. Denak zapalkuntzaren aurka bat eginik eta Robin Hooden buruzagitzako talde osatuz denon arteko mendekua prestatuko dute. Inork espero ez zuena sheriffaren emaztegaia den lady Marian (Mary Elizabeth Mastrantonio) eta Hood elkar maiteminduko zirela da.
Azkenean, lady Marian sheriffarekin ezkontzera behartua izango da, baina Hooden taldeak errege gotorlekua arpilatu, eta lady Marian nahiz herrialde osoa agintari zitalen menpekotasunetik askatuko dute.
Aktoreak
- Kevin Costner: Robin Hood (Robin Locksleykoa)
- Morgan Freeman: Azeem mairua
- Christian Slater: Will Scarlet
- Mary Elizabeth Mastrantonio: Marian Dubois
- Alan Rickman: George, Nottinghamgo sheriffa
- Geraldine McEwan: Mortianna
- Mike McShane: Frai Tuck
- Brian Blessed: Locksleyko jauna
- Michael Wincott: Guy Gisbornekoa
- Nick Brimble: John Txiki
- Harold Innocent: Herefordeko apezpikua
- Walter Sparrow: Duncan
- Daniel Newman: Wolf
- Sean Connery (krediturik gabe): Rikardo Lehoi Bihotza erregea
- Jack Wild: Much, errotariaren semea
- Daniel Peacock: Bull