Robin Friday

Robin Friday (1952ko uztailaren 27a, Acton, Londres 1990eko abenduaren 22a, Acton, Londres) ingeles futbolari bat izan zen. Reading F.C. eta Cardiff City F.C. taldeetan jokatu zuen. Nahiz eta oso futbolari trebea izan bere izaera eta jarreraren ondorioz ez zuen inoiz Premier Leaguen jokatzea lortu izan.

Robin Friday
Bizitza
JaiotzaActon (Londres), 1952ko uztailaren 27a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaActon (Londres), 1990eko abenduaren 22a (38 urte)
Hobiratze lekuaLondres
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Crystal Palace Football Club1965 / 1965
Walthamstow Avenue F.C.1971 / 1971
Hayes F.C.1971ko abendua / 1973
Enfield 1893 F.C.1973 / 1973
Hayes F.C.1973 / 1974
Enfield FC1973 / 1973
Reading Football Club1974ko urtarrila / 197612146
Cardiff City Football Club1976 / 1977216
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Altuera180 zentimetro

Mundu mailan beharbada ez zen oso futbolari ezaguna izan baina Ingalaterran 1970eko hamarkadan zehar oso ospetsua izan zen, aurrelari gisa aparteko dohainak zituen, baina batez ere bere izaera berezi, nahasi eta buru arinarengatik ezaguna egin zen. Izatez, aurrelari bikaina izateko ezaugarri guztiak zituen, baina oso gaztetatik bere burua suntsitu eta zurruterako zaletasun ikaragarria erakutsi zuen, gerora bere droga menpekotasuna gehitu zitzaion. Bere bizitza erabat nahasia izan zen: poliziaren atxiloketak, kafetegietako borrokak, gau berean bi tabernen suntsiketa, droga arazoak, mozkorraldi batean inongo zergatirik gabe hesi batean hiltzaturik agertzea, Kornuallesko komunitate hippie batean bizitzen jartzea, Liverpool FC taldeko Mark Lawrenson entrenatzaileari buruan ostikoa eman eta ondoren aldageletara joan eta entrenatzailearen kirol poltsan kaka egitea...[1]

BBCko David Coles kazetariaren iritziaren arabera "historia guztiko futbolari onenak Bobby Moore, Maradona, George Best, Johan Cruyff, Yashin, Rivelino, Beckenbauer, Bobby Charlton, Pelé eta... Robin Friday" izan omen ziren.[1]

2008. urtean britainiar kazetak garai guztietan Ingalaterran jokatutako 10 futbolari gaizto edo zitalenen zerrenda bat kaleratu zuen, horien artean Stig Tofting, Lee Hughes, Eric Cantona, Paolo Di Canio, Tony Adams edo Vinnie Jones ospetsua agertzen ziren, baina guztien artean lehenbiziko postuan Robin Friday sailkatu zen.[1]

Futbolari hau Super Furry Animals eta Oasis musika taldeek abestiak sortzeko oinarri gisa ere hartu izan zuten, hain zuzen ere Super Furry Animals musika taldeko The Man Don't Give a Fuck diskoko azalean futbolari hau bi hatzak erakusten dituela agertzen da (Erresuma Batua eta Irlandan keinu honek izorra hadi esan nahi du). Gainera futbolari honi buruzko "The Greatest Footballist you never saw" ("Inoiz Ikusi Izan Duken Futbolari Handiena") biografia liburua ere idatzi zuten.

Erreferentziak

  1. Robin Friday, el hombre que pudo reinar (Gaztelaniaz)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.