Robin Cook
Robert Finlayson "Robin" Cook (Bellshill, 1946ko otsailaren 28a - Inverness, 2005eko abuztuaren 6a) eskoziar politikaria izan zen.
Ingeles literatura ikasi zuen Edinburgheko Unibertsitatean eta 1965ean Alderdi Laboristan afiliatu zen. 1974an Parlamentuko kide hautatu zuten eta eserlekua mantendu zuen hil arte.
1997tik 2001era, Kanpo Arazoetako idazkaria izan zen Tony Blairren gobernuan, eta britainiar operazio militarrak zuzendu zituen Kosovon eta Sierra Leonan.
2003ko martxoaren 17an dimisioa eman zuen Kontseiluko Lord Presidentearen eta Komunen Ganberako Buruaren karguetatik, Iraken inbaditzea salatzeko.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.