Roberto Rodríguez Fernández

Roberto Rodríguez Fernández, El Vaquerito izengoitiaz ezaguna, (Sancti Spíritus, 1935eko uztailaren 7-Santa Clara, 1958ko abenduaren 30) gerrillari kubatarra, Kubako Iraultzan hartu zuen parte, kapitainaren gradua lortuz. Iraultzaren garaipena baino lehen hil zuten.[1]

Roberto Rodríguez Fernández

Bizitza
JaiotzaMorón (en) Itzuli, 1935eko uztailaren 7a
Herrialdea Kuba
HeriotzaSanta Clara, 1958ko abenduaren 30a (23 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitarra eta partisanoa
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakKubako Iraultza
Gerilariari omenezko monumentua eraiki zitzaion Santa Claran.

Biografia

Roberto Rodríguez Kubako Morón hiritik gertu zegoen etxalde batean jaio zen, gaur egungo Sancti Spíritus probintzian, guajiro familia batean. Fidel Castrok eramaten zuen gerrillari-taldean oso goiz sartu zen. «Ciro Redondo 8. zutabe»an Che Guevararen agindupean borrokatu zuen. Bere ausardia zela eta, Chek berak «Pelotón Suicida» (Pelotoi Suizida) izeneko eliteko taldearen nagusia izendatu zuen. El Vaquerito izengoitia Sierra Maestrako gerrilarien kanpamendura heldu zenean guajiro sonbrerua zeramalako eta, gainera, Celia Sánchezek jatorri mexikarra zituzten Super izeneko bota batzuk oparitu zizkiolako jarri zioten; sonbreruarekin eta botekin benetako «cowboy» ematen omen zuen.

1958ko abenduaren 30ean, Fulgencio Batista diktadoreak ihes egin zuen eta iraultzaren garaipena egun bat baino lehenago Santa Clarako guduan hil zuten. Gertaera Ernesto Che Guevararen agindupean hiriko Poliziaren Buruzagitzaren aurkako eraso batean. Taldea teilatu batean kokatu zen eta bertan Rodríguezek tiroa jaso zuen buruan. Berria jakin zuenean Che Guevarak hau esan zuen: «Ehun gizon hil egin dizkidate!». Poliziaren Buruzagitza Iraultzarekin «El Vaquerito» izena zuen eskola bihurtu zuten.[2]

Bibliografia

  • Morales, Larry (2002). El jefe del Pelotón Suicida. Habana: Casa Editora Abril.

Erreferentziak

  1. https://www.ecured.cu/Roberto_Rodríguez_Fernández
  2. Guevara de la Serna, Ernesto. Pasajes de la guerra revolucionaria. Cuba 1956 – 1959. Editorial Política. Habana. 2004. ISBN-959-01-0400-2

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.