Roberto Rodet

Roberto Rodet Villa (Balmaseda, 1915eko apirilaren 29a - ib., 1989ko urtarrilaren 21a) bizkaitar pintorea izan zen.

Roberto Rodet
Bizitza
JaiotzaBalmaseda, 1915eko apirilaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBalmaseda, 1989ko urtarrilaren 21a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria

Bilbon, Italian eta Frantzian egin zituen pintura ikasketak. Horma-pintore gisa da ezaguna. Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan erakusketa asko egin ditu. Lan nagusiak: Bodegón, Danza eta Hombre y caballos. Bereak dira, halaber, Deustuko Zientzia Ekonomikoko Fakultateko horma-pintura, eta Conde Argelejo nahiz Explorador Iradier itsasontzietan ageri direnak.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.