Roberto Goyeneche
Roberto Emilio Goyeneche, euskal grafiaz Roberto Emilio Goienetxe (Saavedra, 1926ko urtarrilaren 29a - Buenos Aires, 1994ko abuztuaren 27a) argentinar tango abeslaria izan zen. Euskal jatorria zuen,[1] Nafarroakoa hain zuzen ere. El Polaco ("Poloniarra") ezizenaz ezaguna zen, ileoria eta mehea baitzen, garai hartako Argentinako poloniar emigrante ugariren antzera.
Roberto Goyeneche | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urdinarrain (en) , 1926ko urtarrilaren 29a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 1994ko abuztuaren 27a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Mausoleum of the Argentine Society of Authors and Composers (en) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea eta gitarra-jotzailea |
Izengoitia(k) | Polaco |
Genero artistikoa | tango music (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Bizitza
Hasieran Carlos Gardel ospetsuaren estiloan abesten hasi zen, baina gerora bere berezko estiloa garatu zuen. 1944an, hemezortzi urterekin, Raúl Kaplúnen orkestran sartu eta Radio Belgrano irratian abesten hasi zen. 1952an, Horacio Salgán musikari eta piano-jotzailearekin batera abesten hasi zen.
1956an bere lagunmina Aníbal Troiloren orkestran abesten hasi eta harekin 26 abesti grabatu zituen. 1963an, bakarkako ibilbideari ekin zion; garai hartan, Ástor Piazzollaren Balada para un loco abestu zuen lehen kantaria izan zen.
1980ko hamarkadan Fernando Solanas zinema zuzendariaren El exilio de Gardel eta Sur filmetan agertu zen. 1994ko abuztuaren 27an hil zenean, artean jardunean zirauen tango abeslaririk garrantzitsuena zen. Buenos Aires hiriko Saavedra auzoan haren omenezko kale bat dago.
Erreferentziak
- El Tango y los vascos, euskosare.org