Roberto García Ariño

Roberto García Ariño, pilota arloan Garcia Ariño IV.a deituraz ezaguna (Atxondo, Bizkaia, 1950eko otsailaren 27a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari gisa jokatzen zuen. Pilotari familiakoa, Garcia Ariño anaietako txikiena da, Jesús, García Ariño I.a eta Ángel, García Ariño II.a anaia nagusien atzetik.

Roberto García Ariño
Bizitza
JaiotzaAtxondo, 1950eko otsailaren 27a (74 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko 5 final jokatu zituen, eta Binakako Txapelketa Nagusiko 3. Binakako txapela irabazi zuen 1981ean, Maiz II.a atzelaria lagun, Donostiako Anoeta pilotalekuan.

Garcia Ariño IV.aren ezaugarrien artetik nabarmentzen dira defentsarako gaitasuna eta bolean zuen trebetasuna. 17 urtez profesionaletan aritu ostean, 1990ean erretiratu zen, eta pilota sustatzen duen Asegarce enpresan sartu zen, teknikari eta intendente lanetan.

Buruz Buruko Txapelketa Nagusiko finalak

Urtea Txapelduna Txapeldunordea Tanto-kopurua Pilotalekua
1977 Gorostiza García Ariño IV.a 22-12 Adarraga
1978 Bengoetxea III.a García Ariño IV.a 22-13 Anoeta
1979 Bengoetxea III.a García Ariño IV.a 22-10 Ogeta
1981 Retegi II.a García Ariño IV.a 22-11 Anoeta
1982 Retegi II.a García Ariño IV.a 22-09 Anoeta

Binakako Txapelketa Nagusiko finalak

Urtea Txapeldunak Txapeldunordeak Tanto-kopurua Pilotalekua
1980-81 García Ariño IV - Maiz II.a Bergara II.a Martinikorena 22-13 Anoeta
1981-82 Beristain Tolosa Garcia Ariño IV.a - Maiz II.a 22-21 Anoeta
1982-83 Bengoetxea IV.a Maiz II.a García Ariño IV.a - Gorostiza 22-11 Anoeta
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.