Roberto Etxebarria (trikitilaria)
Roberto Etxebarria Goikoetxea (Gatika, 1969ko abuztuaren 8a) Euskal Herriko musikari, sortzaile eta irakaslea da, Bizkaiko trikitilari ospetsuenetarikoa. Joera klasikotik abiatu eta ikutu hori mantendu arren, soinu txikiarekin berritzera ere egin du bere ibilbidean, estiloa finduz baina pieza zaharrei ere uko egin gabe.
Roberto Etxebarria (trikitilaria) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gatika, 1969ko abuztuaren 8a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | trikitilaria |
Diskografian hiru disko ditu, eta hainbat kolaborazio talde eta laguntzaile ezberdinekin. 2006 arte Kepa Arrizabalaga izan zuen lagun ohikoena, urtean 100 saiotik gora eginez. Ondoren, Idoia Markaidarekin ibili zen urte batzuz eta, azken urteetan, Miren alaba du bikotekide ohikoena.
Bere ibilbidea koplak ardaztu du hein handi batean, 2020ko kopla herrikoien bere diska lekuko; sorkuntza doinuak kopla herrikoiz jantziak. Kasurik gehienetan Labayru Fundazioak argitaratutako, Jabier Kaltzakortaren Dantza kopla zaharrak liburuan batuta daudenak. Beste batzuk ordea, Roberto berak sortutako koplak.
Aipatutako liburuan, ohikoa den moduan, kopla solteak dira Jabierrek batutakoak, eta Robertok, ehundaka kopla horrek aztertu eta berak sorturiko doinuetan txertatu izan ditu, aldez aurretik gai baten inguruan koplak batu eta istorioak sortuz.
2021ean kaleratutako lana, ildo beretik doa, aurreko lanaren osagarri gisa aurkeztu daitekelarik.
Bizitza
Hastapenak
1979: tekladun soinuarekin hasi zen 4-5 urtez. 1982: Maruri-Jataben bizi zenez, hurbil bizi zen Rufino Arrolarengana eraman zuten gurasoek, Bizkaiko trikitilarien erreferentea. Bi urtez, tekladun soinua eta soinu txikia bateratu zituen. Rufino Arrolarekin ikasten zebilela ezagutu zituen Euken Arrola (Rufinoren iloba) eta Imanol Arrola (Rufinoren anai baten iloba). Plazarik-plazako jardunean abiatu zen Eukenekin eta laburrago, Imanolekin, taldea osatuz bai Kepa Arrizabalaga eta baita Eusebio Ruedarekin ere. Musika tradizionalean soinu txikiarekin murgilduta, garaiko Bizkaiko trikitilari nagusietakoak ezagutu zituen: Fasio, Zoiloko Etxebarriatarrak, Txilibrin, Juanita, Felisa eta Eduardo Zornotzako trikilariak, edota Maurizia Aldeiturriaga bera. 1985: Txetxu Urrutiagaz osatu zuen bikotea 4-5 urtez. Kepa Junkerarengana ere jo zuen bi ikasturtez, trikitixan sakondu eta errepertorio berria lantzeko. Bizkaiko trikitixa zaharretik molde berrietara bidaiatu zuen.
Txapelketak eta ibilbide profesionala
1987: lehen aldiz txapelketa batera aurkeztu zen, Leioan, bere pieza sortu berriekaz Txetxu Urrutia bikote duela. Bizkaiko trikitilari zahar eta berriak ziren agertokian: aurreko garaiko erreferente izandako Basilio Undagoitia, Maurizia Aldeiturriaga, Luis Etxebarria eta Rufino Arrola eta, beste aldetik, Kepa Junkera Koldo Etxebarria eta Roberto Etxebarria gazteak, txapelketa-pieza berrien erabilpenagatik nabarmenduz.
1988: irakasle hasi zen, etxean lehenik, inguruko ezagun batzuk eskatuta. Ondoren Erromoko Kultur etxea, Gasteizko Trikitixa eskola, Itxartu Dantza Taldea, Mungiako Musika Eskola eta beste hainbat ikastetxe eta ikastolatan jardun da. 2002az geroztik, Bilboko BilbaoMusika Udal musika eskolan dihardu.
1989: Zeanuriko Trikitilari gazteen txapelketara Kepa Arrizabalaga Urrutiarekin (semea) aurkeztu zen.
1991: EITBren Trikiti pieza berrien 1. txapelketan garaile, "Bihotzetik bihotzari" piezarekin. Zuzenekoan Kepa Arrizabalagarekin eman zuen, Jon Enbeita letragile zuela. Ondorioz, saioak ugaritu eta Kepa Arrizabalagarekin finkatzen du bere ibilbidea.
1992: EITBren pieza berrien 2.edizioan, "Mutil zahar" porrusalda saritu zioten, hau ere Jon Enbeitaren berbaz.
1993: berak sorturiko piezez osaturiko "Bihotzetik bihotzari" diskoa argitaratu zuen, Kepa Arrizabalagarekin eta Ainara Arrizabalagaren parte hartzearekin.
1995: "Paperetik Plazara" taldeko partaide. Bertsoa, kopla eta trikiti mundua uztartuz, Jon Enbeita buru eta besteak beste Kepa Arrizabalaga ere kide zuela.
Erreskan izeneko formazioaren sortzaile eta bultzatzaile: dantzarekin batera osatutako formazioa, musika tradizional eta herrikoian oinarritua.
Lorratz: erromeri formatuko taldea, Idoia Markaida panderojole, Ane alaba zeharkako txirulari eta Miren alaba biolinjole direla. Dantza solte nahiz batuko jarduna.
Nazioarteko ibilbidea
- AEBetan: Euskal Jaian 1992, 1996 eta 2000an.
- Italia: 1993an.
- Espainia: hainbat jaialditan ere jotakoa da: Folk Segovia, Poborina folk, Expo Sevilla 92, Teruel (2004 eta 2007).
Diskografia
Abestiak
- Bihotzetik bihotzari (Roberto Etxebarria)
- Mutil zahar (Roberto Etxebarria)
- Orratzaren punteak
- Mutil txaleko gorri
- Ai, nik banenki!
Sari nagusiak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Roberto Etxebarriaren Web orria
- https://www.bilbohiria.eus/62469
- https://bizkaie.biz/1606481642047
- https://bizkaia.hitza.eus/2020/12/04/trikitilari-ibili-naizen-urteotan-kopla-izan-da-nire-ibilbidearen-ardatza/
- https://www.berria.eus/paperekoa/1887/040/001/2021-08-07/koplak-beste-doinu-batzuetan-jo-ditugu.htm
- https://bizkaie.biz/1639057351065
- https://www.deia.eus/cultura/2021/09/21/roberto-extebarria-musica-deberia-espacio/1152681.html
- http://www.bizkaiairratia.eus/albisteak/ikusi/Trikitrixa+saioa%3A+Roberto+Etxebarria+eta+Mirenen+%22Koplak+airean%22/10324%5B%5D