Roberto D'Aubuisson
Roberto D'Aubuisson Arrieta (Santa Tecla, 1943ko abuztuaren 23a - San Salvador, 1992ko otsailaren 20a) salvadortar militarra eta politikaria izan zen, Alianza Republicana Nacionalista alderdiaren sortzaile eta lehen buruzagia. EL Salvadorko Egiaren Batzordearen arabera, Óscar Romeroren hilketa agindu zuen[1].
Roberto D'Aubuisson | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Roberto d'Aubuisson Arrieta | ||
Jaiotza | Santa Tecla, 1943ko abuztuaren 23a | ||
Herrialdea | El Salvador | ||
Heriotza | San Salvador, 1992ko otsailaren 20a (48 urte) (47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cemetery of Distinguished Citizens (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: tongue cancer (en) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Western Hemisphere Institute for Security Cooperation (en) Fu Hsing Kang College, National Defense University (en) | ||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Gradua | ofizier | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ARENA |
Bizitza
Frantses etorkinen familia batean jaio zen, eta jesuitekin egin zituen lehen ikasketak. Eskola militarrean ibili zen gero, eta, handik atera zenean, Guardia Nazionalean sartu zen. Washingtongo Nazioarteko Polizia Akademian ere egin zituen ikasketak, Guardia Nazionaleko agente sekretu izan aurretik, eta presidentearen segurtasun-agentziako zuzendariorde izan zen, geroago.
Gudarosteko erreformistek Carlos Humberto Romero jeneralaren gobernua eraitsi zutenean, kafearen oligarkiak (lurrak banatzearen eta politika-erreformen aurka) D'Aubuissoni agindu zion alderdi politiko berri bat antola zezan. 1979an gudarostetik bota zuten, eskuin-muturreko jarduera terroristetan eta estatu-kolpe ahaleginetan aritu izanaren fama irabazi ondoren. El Salvadorko Gerra Zibilean (1979-1992) 75.000 giza hilketa baino gehiago eragin zituzten Heriotza Eskuadroien antolatzaile nagusia izan zen, eta uste da, bera zegoela 1980ko Oscar Romero artzapezpikuaren hilketaren atzean ere.
Astinaldi haren ondoren, D'Aubuisson Guatemalan babestu zen, baina Alianza Republicana Nacionalista (ARENA) izeneko eskuineko koalizioa antolatu ondoren, El Salvadorrera itzuli zen, eta Asamblea Constituyente delakoaren lehendakari izan zen 1982an eta 1983an. 1984ko hauteskundeak Alderdi Kristau Demokratako José Napoleón Duartek irabazi zituen. 1989an, ordea, ARENAko hautagaia, Alfredo Cristiani, atera zen lehendakari. D'Aubuissonek ahaleginak egin zituen Cristianik eta ezkerreko gerrillariek Gerra Zibila amaitzeko hasitako negoziazioak eragozten, baina ez zuen lortu. 1992ko otsailean hil zen D'Aubuisson, hestegorriko minbiziaren kariaz, su-etena sinatu baino bost aste lehenago.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Brockett, Charles D.. Political Movements and Violence in Central America. books.google.es (Noiz kontsultatua: 2016-12-6).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto D'Aubuisson |