Roberto Carlos (futbolaria)
Roberto Carlos da Silva Rocha (Garça, São Paulo estatua, 1973ko apirilaren 10a) brasildar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea da.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Roberto Carlos (argipena)»
Roberto Carlos (futbolaria) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Roberto Carlos da Silva Rocha | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Garça (São Paulo), 1973ko apirilaren 10a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | alboko atzelaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | ezkerra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 75 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
robertocarlosofficial.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Biografia
Langile-familia batean sortu zen, eta bera ere hamalau urterekin hasi zen lanean, egur-lantegi batean. Beste lanbide batzuetan jardun zuen ondoren, harik eta São João de Arraras taldean hasi zen arte. Talde hartatik, Palmeirasera aldatu zen, eta hiru denboraldiz jokatu zuen talde hartan: bi Liga Paulista (1993 eta 1994), 1993ko Txapelketa Nazionala eta urte hartako Rio-São Paulo Lehiaketa irabazi zituen, talde hartan aritu zen garaian.
1995ean lortu zuen karrerako arrakasta handienetako bat, AC Milanek fitxatu baitzuen. Ordurako, bazituen zenbait ezaugarri aipagarri, adibidez, zangoetan gihar-masa gehieneko brasildar jokalaria izatea edo baloiari indar gehienez jotzen ziona izatea. Milanen denboraldi batez jokatu eta gero, Real Madrilek fitxatu zuen. Talde horrekin, Espainiako Liga irabazi zuen 1997an, eta UEFA Champions League 1998an, 2000n eta 2002an.
Nazioarteko kirolari dagokionez, gazte-mailako munduko txapeldunordea izan zen 1991n, Copa América txapelketako bigarren gelditu zen 1954an, eta brontzezko domina irabazi zuen 1996ko Olinpiar Jokoetan. 1997 eta 1999an Copa América irabazi zuen, eta 2002an nazioarteko arrakasta handiena lortu zuen, bere taldearekin Munduko Futbol Txapelketa irabazi baitzuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Roberto Carlos (futbolaria) |