Robert Walter Weir
Robert Walter Weir (New York, 1803ko ekainaren 18a – ibidem, 1889ko maiatzaren 1a) estatubatuar margolaria izan zen.
Robert Walter Weir | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New Rochelle (New York), 1803ko ekainaren 18a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1889ko maiatzaren 1a (85 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Susan Martha Weir (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza margolaritza historikoa erretratua |
Hemezortzi urterekin merkataritza bulegari lana utzi zuen msrgolaritzan aritzeko. 1822tik 1824ra arte ikasi zuen New Yorken eta 1824an Italiara joan zen. Erroman eta Florentzian Pizkundeko maisuak ikasi zituen. 1827an New Yorkera itzuli zen eta hiriko komunitate artistikoan sartu zen. 1846tik 1876ra marrazketa irakaslea izan zen West Pointeko Akademia militarrean. Bi aldiz ezkondu zen eta hamasei seme-alaba izan zituen.
Hudson Ibaiaren Eskolako kide izan zen. Gai historikoak margotu zituen batez ere, eta erretratu batzuk ere egin zituen.
Iruditegia
- The Greenwich Boat Club, 1833, Princeton University Art Museum
- Embarkation of the Pilgrims 1844, United States Capitol Rotunda, Washington,
- John Canfield Spencer
- James Monroe, (after Durand and Stuart)
- John Eaton
- Saint Nicholas, 1837
- The Microscope, 1849
- Taking the Veil, 1863
- The Hudson River from Hoboken, 1878
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.