Robert Venturi
Robert Charles Venturi (Philadelphia, 1925eko ekainaren 25a – ibidem, 2018ko irailaren 18a) arkitekto estatubatuar post-modernista izan zen.
Robert Venturi | |
---|---|
(2008) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Charles Venturi |
Jaiotza | Filadelfia, 1925eko ekainaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Filadelfia, 2018ko irailaren 18a (93 urte) |
Heriotza modua | : Alzheimerra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Denise Scott Brown (1967 - 2018ko irailaren 18a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Princeton University School of Architecture (en) lizentzia : Arkitektura Episcopal Academy (en) American Academy in Rome (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, argazkilaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Pennsylvaniako Unibertsitatea Yale Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea Princetongo Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Amerikako Sozietate Filosofikoa Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Zientziaren eta Arteen Europar Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea Accademia di San Luca American Institute of Architects (en) AIA Philadelphia (en) Accademia delle Arti del Disegno (en) |
Mugimendua | arkitektura postmodernoa Postmodernitatea |
Hasieran Eero Saarinen eta gero Louis Kahn arkitektoentzat lan egin zuen John Rauch-ekin agentzia ireki zuen arte. Pennsylvaniako Unibertsitateko kide zela emazte izango zuen Denise Scott Brown arkitekto eta hirigilea ezagutu zuen, 1967 agentziarekin bat egin zuena. Rauch-ek agentzia utzi eta gero 1989an, oraingo izena hartu zuen: Venturi, Scott Brown and Associates, Inc.
Robert Venturik Pritzker Saria irabazi zuen 1991 urtean.
Venturi oso kritiko izan zen arkitektura moderno ortodoxoaren proiektu funtzional eta garbiegiekin. Bere ideien manifestua Konplexutasuna eta Kontradikzioa Arkitekturan (1966) liburuan laburbiltzen da. Hala ere, ezagunagoa egin zen Las Vegas-etik Ikasten (1972-1977) lan bilduma atera zuenean, Las Vegas-eko (AEB) strip edo zerrenda (kale nagusia) eta bertako kasino-hotelak aztertu zituenean. Bertan, eraikinak sailkatzeko "hangar apaindua"ren teoria azaltzen du (decorated shed), "ahate eraikina"ri kontrajarriz.
Lan garrantzitsuak
- 1962 : Vanna Venturi Etxea (Amaren Etxea), Chestnut Hill, Philadelphia, Pennsylvania, AEB (marrazki eta argazkiak)
- 1960-1963 : Guild House',' Philadelphia, Pennsylvania, AEB
- 1966-1968 : Suhiltzaile etxea, Columbus, Indiana, AEB
- 1970 : Trubek eta Wislocki etxeak, Nantucket Uhartea, Massachusetts Wislocki
- 1970 : Maison Wislocki à Nantucket Island, Massachusetts
- 1975 : Etxe pribatua" Tucker Town, Bermudak
- 1983 : Gordon Wu pabilioia Princeton Unibertsitatea, New Jersey, AEB
- 1990 : Sainsbury Hegala, National Gallery, Londres
- 1992-1999 : Haute-Garonneko departamendu etxea Okzitaniako Tolosa, Frantzia (argazkiak)
Idazkiak
- Complexity and Contradiction in Architecture, The Museum of Modern Art Press, New York 1966.
- Learning from Las Vegas (D. Scott Brown eta S. Izenour-ekin), Cambridge MA, 1972, 1977an gainbegiratua.
- Iconography and Electronics upon a Generic Architecture : A View from the Drafting Room, MIT Press, 1998.
- Architecture as Signs and Systems (with D. Scott Brown), Harvard University Press, 2004.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Venturi |
- Venturi, Scott Brown and Associates, Inc. agentziaren web gunea
- Robert Venturiren biografia Pritzker sarien webgunean