Robert Siodmak

Robert Siodmak (Dresden, Alemania, 1900eko abuztuaren 8a - Locarno, Suitza, 1973ko martxoaren 10a) Estatu Batuetako zinemagilea izan zen, jatorriz alemaniarra.

Robert Siodmak
Bizitza
JaiotzaDresden, 1900eko abuztuaren 8a
Herrialdea Alemania
 Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaLocarno, 1973ko martxoaren 10a (72 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta errealizadorea
Lantokia(k)Alemania
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0802563 Allocine: 1632 Allmovie: p111677 TCM: 178509 TV.com: people/robert-siodmak
Find a Grave: 38280079 Edit the value on Wikidata

Biografia

1929an egin zuen lehen film luzea Curt Siodmak anaiarekin batera, Menschen am Sonntang, fikzioa eta dokumentala nahasten zituena.

Polizia-filmak egin zituen gero, harik eta 1933an, naziengandik ihesi, Alemania utzi eta Parisa erbesteratu zen arte. Parisen zortzi film egin eta 1940an Estatu Batuetara erbesteratu behar izan zuen.

Hollywooden hasi zen lanean anaiari esker; han genero beltzeko maisuetako bat izan zen. B saileko film batzuk egin ondoren polizia-filmak egin zituen, giro itogarri eta pertsonaia gogorrekoak, espresionismoaren eragina zutenak.

Garai hartakoak ditu filmik onenak: Phantom Lady (1944), The Suspect (1945, Susmagarria), The Spiral Staircase (1945), The Dark Mirror (1946, Ispilu iluna), The Killers (1946, Hiltzaileak), Cry of the City (1948, Hiriko oihua), Criss Cross (1949).

Polizia filmez gainera, abenturazko film bikain bat ere egin zuen, The Crimson Pirate (1952). Europara itzuli eta han egin zituen, besteak beste: Le grand jeu (1953), Die Ratten (1955), eta Katia (1959).


Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.