Robert Richardson
Robert Coleman Richardson (Washington Hiria, Ameriketako Estatu Batuak, 1937ko ekainaren 26a - Ithaca, New York, 2013ko otsailaren 19a) fisikaria izan zen.
Robert Richardson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Washington, 1937ko ekainaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Ithaca (New York), 2013ko otsailaren 19a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Duke Unibertsitatea Washington-Liberty High School (en) Virginia Tech (en) Virginia Tech College of Science (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Cornell Unibertsitatea Duke Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
lassp.cornell.edu… | |
Bizitza
Fisika-ikasketak egin zituen Virginiako Institutu Politeknikoan (1958) eta Duke Unibertsitatean (1966). Azkeneko urte horretan Cornell Unibertsitateko ikertzaile-laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta 1975erako Cornellgo katedradun zen. 1990ean unibertsitate horretako fisika atomiko eta egoera solidoko laborategietako zuzendari izendatu zuten. Han hasi zen helio 3-arekin lanean, David M. Lee fisikariarekin eta Douglas D. Osheroff doktorego-ikaslearekin batera. Hiru zientzialariok oso tenperatura apaletaraino hozten zuten helio 3-a gradu milaren batzuk zero absolututik gora, isotopo horren ezaugarri magnetikoak aztertzeko. Baina 1971n, Osheroffek presio-aldaketak antzeman zituen helio 3-aren barruan, eta superjariakortasunerako trantsizioa gertatu zela pentsatu zuen. Hiru zientzialariok emaitza baieztatu zuten, baina gainerako zientzialariek ez zuten onartu, harik eta beste ikertzaile batzuek hurrengo urtean aurkikuntza hura berretsi zuten arte.
Likido superjariakor bat erresistentziarik gabe isurtzen da, eta quantumaren mekanikaren estatistika-legeen mendean dago. Likido superjariakorrak garrantzi handikoak dira fisikan, beren sistema makroskopikoan quantumen efektuak azter daitezkeelako. Helio 3-aren superjariakortasunaren aurkikuntzagatik, Richardson, Lee eta Osheroffek Fisikako Nobel Saria jaso zuten 1996an.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak