Robert Pattinson
Robert Thomas-Pattinson (Londres, 1986ko maiatzaren 13a[1]) Erresuma Batuko abeslari, aktorea eta modeloa da. Twilight Sagan Edward Cullen pertsonaia antzezteagatik bereziki ezaguna, baita Harry Potteren pelikula baten Cedric Diggoryrena egiteagatik ere.
Robert Pattinson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Robert Douglas Thomas Pattinson |
Jaiotza | Londres, 1986ko maiatzaren 13a (37 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Londres |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Aita | Richard Pattinson |
Ama | Clare |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | The Harrodian School (en) Tower House School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema ekoizlea, modeloa, zinema aktorea, antzerki aktorea, musikagilea, abeslaria eta telebista-aktorea |
Altuera | 185 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | gitarra pianoa |
| |
Biografia
Pattinson Londresen (Ingalaterra) jaio zen, 1986ko maiatzaren 13an. Haren ama Clarek modelismo agentzia baten egiten zuen lan, eta aita Richardek Ameriketako Estatu Batuetatik antzinako autoak inportatzen zituen. 15 urte zituela Barnes konpainian eman zion hasiera bere karrerari antzerkiaren adarrean. Konpainia hartan urte batzuk eman ondoren hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. Robert deigarri suertatu zitzaion aktore-agente bati Tess of the D'Urbervilles antzerkia antzezten ari zen bitartean eta ordutik aurrera berarentzako pertsonai eta lan profesionalagoak bilatzen hasi zitzaizkion.
Une hartaz geroztik alemaniar film askotan parte hartu zuen, esate baterako Die Nibelungen – Der Fluch des Drachen izenburukoan 2004ean, eta Vanity Fairren ere Rawdy Crawlyarena egiten, baina bere eszenak ezabatuak izan ziren eta DVD bertsioan baino ezin dira ikusi.
2005eko maiatzean Erresuma Batuko The Woman Before filmaren estreinaldian agertzeko kontratatu zuten, baina hasi baino lehen kaleratu egin zuten eta Tom Rileyk ordeztu zuen. Urte horren amaieran, Cedric Diggoryrena egin zuen "Harry Potter"ren pelikula batean. Ondorioz, Pattinson Times Online egunkariak "British Star of Tomorrow" (euskaraz: 'Etorkizuneko Britaniar Izarra') izendatua izan zen, Jude Law berria izango zela iragarri zuen egunkari birtualak.
Hacketten 2007ko udazkenerako bildumaren publizitatezko kanpainan agertu zen. Urte horretan bertan, Robertek Twilight izeneko filman Edward Cullenena egingo zuela jakitera eman zen, Stephenie Meyer best-seller homonimoan oinarritutako filmea. Era berean pelikularen soinu bandan parte hartzen du Never Think abestiarekin. Robertek behin baino gehiagotan adierazi du diska bat grabatzea gustatuko litzaiokeela, baina ez diskoetxe baten eskutik, baizik eta era independentean. The Summer House, How to be (Zine festibal bakar batean aurkeztua), That Bad Mother´s Handbook, eta Little Ashes (Salvador Dalí gaztearena egiten) filmetan agertzen da ere.
2009ko urtarrilean Parts per Billion izeneko pelikula bat grabatzekotan zegoen, baina azkenean ezin izan zuen filmatzean parte hartu denbora falta zela eta. Urte bereko martxoan Twilight pelikularen bigarren partea (Ilargi berria) grabatzen hasi zen Edwar Cullen interpretatuz.
Filmografia
Urtea | Filma | Rola |
---|---|---|
2004 | Vanity Fair | Rawdy Crawley heldua. |
2005 | Harry Potter and the Goblet of Fire | Cedric Diggory |
2008 | How to Be | Art |
Twilight | Edward Cullen | |
2009 | Little Ashes | Salvador Dalí |
The Twilight Saga: New Moon | Edward Cullen | |
2010 | Remember Me | Tyler Hawkins |
The Twilight Saga: Eclipse | Edward Cullen | |
Love & Distrust | Richard | |
2011 | Water for Elephants | Jacob Jankowski |
The Twilight Saga: Breaking Dawn – Part 1 | Edward Cullen | |
2012 | Bel Ami | Georges Duroy |
Cosmopolis | Eric Packer | |
The Twilight Saga: Breaking Dawn – Part 2 | Edward Cullen | |
2014 | The Rover | Reynolds |
Maps to the Stars | Jerome Fontana | |
2015 | Queen of the Desert | T. E. Lawrence |
Life | Dennis Stock | |
2016 | The Childhood of a Leader | Charles Marker / Adult Prescott |
The Lost City of Z | Henry Costin | |
2017 | Good Time | Constantine "Connie" Nikas |
Fear & Shame | Bere burua | |
2018 | Damsel | Samuel Alabaster |
High Life | Monte | |
2019 | The Lighthouse | Ephraim Winslow / Thomas Howard |
The King | The Dauphin | |
Waiting for the Barbarians | Mandel ofiziala | |
2020 | Tenet | Neil |
The Devil All the Time | Preston Teagardin | |
2022 | The Batman | Bruce Wayne / Batman |
Erreferentziak
- http://www.people.com/people/robert_pattinson People.com webguneko artikulua.