Robert Motherwell
Robert Motherwell (Aberdeen, Washingtongo estatua, AEB, 1915eko urtarrilaren 24a - Provincetown, Massachusetts, AEB, 1991ko uztailaren 16a) marrazkilaria izan zen. Espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat da.
Robert Motherwell | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Aberdeen, 1915eko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Provincetown (en) , 1991ko uztailaren 16a (76 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | María Emilia Ferreira Moyers (en) (1942ko abuztuaren 16a - 1949) Betty Little (en) (1950eko maiatzaren 25a - 1958ko martxoaren 20a) Helen Frankenthaler (1958ko apirilaren 6a - 1971ko maiatzaren 31) Renate Ponsold-Motherwell (en) (1972ko abuztuaren 16a - 1991ko uztailaren 16a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea Columbia Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Kurt Seligmann (en) Arthur Oncken Lovejoy (en) David Prall (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, grabatzailea, diseinatzailea, artista grafikoa eta collagist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Los Angeles Stanford Boston Provincetown (en) Asheville (Ipar Carolina) New York eta Eugene |
Enplegatzailea(k) | Hunter College (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Mugimendua | Espresionismo abstraktua |
Genero artistikoa | arte abstraktua |
Bizitza
1941ean, ikasketak utzi zituen (Literatura eta Psikologia), eta marrazten hasi zen. Lehenengo lanak surrealisten eraginpean egin zituen, Roberto Matta txiletar margolariaren eraginpean batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa 1944an egin zuen, New Yorkeko Art of this Century galerian. Ondoren erakusketa ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan eta bai Europan. 1950ean, Veneziako Biurtekoan bere herrialdearen ordezkari izan zen, bai eta Sao Paulokoan ere, 1961ean.
Lanak
Motherwellen lan nagusien artean aipagarriak dira The crossing (1948, Rockefeller bilduma, New York); eta Elegy to the Spanish Republic (1949-1976, Elegia Espainiako Errepublikari), zuri-beltzeko ehun handiez osatutako saila, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua. Azken urteetako lanetan koloreko eremu zabalak erabili zituen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.