Robert Moog
Robert Moog (Flushing, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1934 – Asheville, Ipar Carolina, Ameriketako Estatu Batuak, 2005) asmatzailea izan zen. Musika-sintetizadorea asmatu zuen.
Robert Moog | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1934ko maiatzaren 23a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Asheville (Ipar Carolina), 2005eko abuztuaren 21a (71 urte) |
Hobiratze lekua | Asheville (Ipar Carolina) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Queens College (en) Fu Foundation School of Engineering and Applied Science (en) Berklee College of Music Cornell University College of Engineering (en) Cornell Unibertsitatea The Bronx High School of Science (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | asmatzailea, unibertsitateko irakaslea, musikaria eta musical instrument maker (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
Fisika, ingeniaritza elektrikoa (Columbiako Unibertsitatean) eta ingeniaritza fisikoa (Cornell Unibertsitatean) ikasi zituen. New Yorkeko Queens Collegeko ikasle zela, bere enpresa sortu zuen, edozein musika-tresnaren hotsa era elektronikoan errepikatzeko gai ziren teklak ekoizteko. Herbert Deutsch musikagilearen laguntzarekin, Moog sintetizadorearen eredua aurkeztu zuen 1964ko biltzar batean. Tresna horrek izugarrizko eskaerak izan zituen, eta mundu osoan ezagun egiten hasi zen Moog izenaz.
Gero, Walter Carlos musikagilearekin hasi zen lanean, eta hark Switched on Bach lana grabatu zuen 1969an. 1976an, berriz, Polymoogo tresna ezagutarazi zuen, akordeak sortzeko gaitasuna zuena. Gaur egun, asko erabiltzen da tresna hori herri-musikan, nahiz eta musika elektronikoko musikagileek ere erabili dituzten tresnak ematen dituen aukerak. Asmatzailea hil ondoren, Bob Moog Fundazioa sortu zuten haren oroitzapenez, musika elektronikoa garatzeko bizitza osoan egin zuen lanari jarraipena emateko.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Robert Moog |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.