Robert Michels
Robert Michels (Kolonia, Alemania, 1876ko urtarrilaren 9a - Erroma, Italia, 1936ko maiatzaren 3a) alemaniar jatorriko italiar soziologo bat izan zen. Elite politikoen portaera politikoaren inguruan idatzi zuen eta ekarpen nabarmenak egin zizkion eliteen teoriari. Bere libururik ezagunena Alderdi politikoak da, 1911n argitaratua, eta bertan, "oligarkiaren burdinazko legea" deritzon teoria azaldu zuen. Irakasle eta lagunen artean izan zituen Max Weber, Werner Sombart eta Achille Loria. Politikoki Alemaniako Alderdi Sozialdemokratatik Italiako Alderdi Sozialistara igaro zen, hortik gero italiar sindikalismo iraultzailera, eta ondoren, italiar faxismora, haren ustez, hura baitzen sozialismoaren formarik demokratikoena.
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Robert Michels | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kolonia, 1876ko urtarrilaren 9a |
Herrialdea | Alemania Italiako Erresuma |
Heriotza | Erroma, 1936ko maiatzaren 2a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea University of Halle-Wittenberg (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta filosofoa |
Lantokia(k) | Turin eta Marburg |
Enplegatzailea(k) | Basileako Unibertsitatea Turingo Unibertsitatea Marburgeko Unibertsitatea Perugiako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata Alderdi Nazional Faxista Italiako Alderdi Sozialista |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.