Robert Maxwell

Robert Maxwell, jaiotza-izenez Jan Ludvick Hoch (Solotvyno, Txekoslovakia, 1923ko ekainaren 10a - itsasoan, 1991ko azaroaren 5a) britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona izan zen, jatorriz txekiarra.

Robert Maxwell


Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1968ko maiatzaren 6a - 1969ko maiatzaren 1a
member of the 44th Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1966ko martxoaren 31 - 1970eko maiatzaren 29a
Barrutia: Buckingham (en) Itzuli
Hautetsia: 1966 United Kingdom general election (en) Itzuli
member of the 43rd Parliament of the United Kingdom (en) Itzuli

1964ko urriaren 15a - 1966ko martxoaren 10a
Barrutia: Buckingham (en) Itzuli
Hautetsia: 1964 United Kingdom general election (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJan Ludvik Hyman Binyamin Hoch
JaiotzaSolotvyno (en) Itzuli, 1923ko ekainaren 10a
Herrialdea Erresuma Batua
 Txekoslovakia
Lehen hizkuntzaYiddisha
HeriotzaTenerife, 1991ko azaroaren 5a (68 urte)
Hobiratze lekuaOlibondoen mendiko hilerri judua
Heriotza modua: itotzea
Familia
Ezkontidea(k)Elisabeth Maxwell  (1945eko martxoaren 15a -  1991)
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Yiddisha
hebreera
txekiera
hungariera
errumaniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekintzailea, idazlea, argitaratzailea, gidoilaria, media proprietor (en) Itzuli eta espioia
Lantokia(k)Londres
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Graduacaptain (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Laborista

IMDB: nm0561806 Allocine: 36328
Find a Grave: 7471219 Edit the value on Wikidata

Biografia

Familia judu batean sortu zen. Bigarren Mundu Gerra hasi zenean, Budapestera aldatu zen, eta han jardun zuen lanean. Hezkuntza formalaren alorrean ikasketak egiteko aukera handirik ez zuen izan, baina hizkuntzetarako erraztasun handia zuen, eta bederatzi hizkuntza ikasi zituen.

Nazien esetsaldiaren eraginez, Budapestetik ihes egin behar izan zuen (bere familiako kide gehienak nazien sarraskietan hil zituzten), eta britainiar gudarostean sartu zen; orduan aldatu zuen izena, soldadu sartzen ziren iheslariei hala eskatzen baitzitzaien. Gerra amaitu zenean, argitaletxe bat sortu zuen Pergamon, eta ospe handia eskuratu zuen Britainia Handiko argitalpen zientifikoen alorrean. Politikagintzan 1959an hasi zen, Alderdi Laboristako hautagai gisa; legebiltzarreko kide izendatu zuten, 1964an, eta horretan jardun zuen 1970 arte. Hurrengo urtean, ekonomia-porrotetik libratu zuen British Printing Corporation konpainia, Britainia Handiko aldizkari- eta egunkari-argitaratzaile handia, eta Maxwell Communications Corporation izena hartu zuen. 1984an Mirror Group Newspapers konpainiaren lehendakari izendatu zuten, handik hiru urtera London Daily News egunkaria sortu zuen eta The European 1990ean.

1990erako munduko komunikabide-inperiorik handienetakoa zuen bere esku, Britainia Handiko komunikabideak ez ezik, Estatu Batuetako argitaletxeak eta telebista-produkziokoak eta zinema-filmenak bildurik inperio horretara. Baina bere negozioek ez zioten etekin handirik ematen, eta bere ondasunak saltzen hasi zen 1991n. Urte hartan bertan desagertu zen, bere itsasontzian zihoala, eta bere gorpua Kanariar uharteen inguruan aurkitu zuten. Hil zenean bere korporazioak 400 milioi librako zorra zuen, gutxi gorabehera.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.