Robert Mangold

Robert Mangold (North Tonawanda, New York, AEB, 1937ko urriaren 12a) estatubatuar margolari minimalista da.

Robert Mangold

Bizitza
JaiotzaNorth Tonawanda (New York), 1937ko urriaren 12a (86 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Ezkontidea(k)Sylvia Plimack Mangold (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaYale School of Art
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, ilustratzailea eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)School of Visual Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
MugimenduaMinimalismoa

Biografia

Nekazari-ingurunean hazi zen. Arteko lehenengo ikasketak Cleveland Art Instituten egin zituen 1956-1959 bitartean. Beka bati esker Yaleko Unibertsitatera aldatu zen, eta 1962an graduatu zen. Ondoren, Josef Albersen eraginpean, graduatu ondoko ikasketak egin zituen (1963). New Yorken hartu zuen bizitokia 1962an, eta, zenbait lanbidetan jardun ondoren, 1963an New Yorkeko Arte Ikusgarrien Eskolako pintura-irakasle egin zuten.

Bakarkako lehenengo erakusketa Thibaut Gallery aretoan egin zuen, hurrengo urtean; erakusketa hartan jarri zituen ikusgai Walls eta Area, minimalismoaren joeratik hurbileneko lanak. 1967an erakusketa bat egin zuen Fischbach Galleryn, zirkulu baten epaiaren azterketan oinarrituriko obrekin. Handik bi urtera Guggenheim beka eskuratu eta New York estatuko iparraldera aldatu zen. Garai hartan hard edge estilo minimalistako lanak egin zituen, baina hasierako pieza arkitektonikoen aldean, koadro txikiagoak egiten hasi zen.

1970eko hamarraldiaren amaieran akrilikoak erabiltzen hasi zen olio pinturen ordez, eta testura bereziko gainaldeak lortu zituen oihal formadunen gainean egindako marrazkiekin, koadroaren gainaldea ukigarriagoa egiteko helburuarekin. Hurrengo hamarraldian, berriz, forma geometriko espezifikoei jarri zien arreta berezia, eta horrela sortu zituen X formako oihalak eta zentroa moztuta duten Koadro-markoak. Azkenaldian testura eta gainalde desberdinez kezkatu da. Aipagarriak ditu, besteak beste, Brown Frame/Gray Ellipse (1987).

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.