Robert Katz
Robert Katz (New York, 1933ko ekainaren 27–Pergine Valdarno, 2010eko urriaren 20) idazle eta kazetari estatubatuarra izan zen. Ikerketa kazetaritza landu zuen bereziki. Bere liburu batzuk zinemara eramanak izan ziren.[1]
Robert Katz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1933ko ekainaren 27a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Pergine Valdarno, 2010eko urriaren 20a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Brooklyn College (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta producer (en) |
Jasotako sariak | |
|
Biografia
Katz, Brooklynen jaioa, ikerketa kazetaritzan espezialista izan zen. Telebista kate ugarirekin lan egin zuen, besteak beste, ABC, CBS eta, Italian, RAI katearekin. Bere liburuak arrakastasuak izan ziren, bereziki Italiako XX. mendeko historiari buruzkoak. Halaber, arrakasta izan zuten filme batzuetan ere lagundu zuen, esaterako, Rappresaglia (1973), Cassandra Crossing (1976) eta The Moro Affair (1986). Bere lanak zirela eta, Pio XII.aren ondorengoekin arazo legal izan zituen. Katzen ustez Pio XII.ak naziek aurrera eraman zuten Fosse Ardeatinen sarraskian ez zuen ezer egin nahiz eta jakitearen gainean izan. Aitasantuaren ondorengoek haren kontra jo zuten baina azkenean Katz kargurik gabe gelditu zen.[2] Idazleak urte asko Toscanako Pergine Valdarnoko Pieve en Prescianon bizi izan zen eta bertan hil zen 77 urte zituelarik.
Obra
Saiakerak
- Death in Rome, New York: Macmillan Publishers, 1967.
- Black Sabbath: A Journey through a Crime against Humanity, Macmillan, 1969.
- The Fall of the House of Savoy, Macmillan, 1971.
- A Giant in the Earth, Stein & Day, 1973.
- Days of Wrath: The Ordeal of Aldo Moro, the Kidnapping, the Execution, the Aftermath, Doubleday, 1980. (Pulitzer sarirako nominatua, 1981an)
- Il caso Moro (with G. Ferrara and A. Balducci), Pironti, 1987.
- Love is Colder than Death: The Life and Times of Rainer Werner Fassbinder, Random House, 1987.
- Naked by the Window: The Fatal Marriage of Carl Andre and Ana Mendieta, Atlantic Monthly Press, 1990.
- Dossier Priebke, Rizzoli, 1997.
- The Battle for Rome: the Germans, the Allies, the Partisans and the Pope, September 1943-June 1944, Simon & Schuster, 2003.
Eleberriak
- The Cassandra Crossing, Ballantine, 1976.
- Ziggurat, Houghton, 1977.
- The Spoils of Ararat, Houghton, 1978.
Filmografia
- Massacre in Rome (1973) (Death in Rome liburua) (gidoia)
- The Cassandra Crossing (1976) (gidoia) (argumentua)
- The Salamander (1981) (gidoia)
- The Skin (1981) (gidoia)
- Kamikaze 1989 (1982) (gidoia)
- Dolce e selvaggio (1983)
- Il Caso Moro (1986) (Days of Wrath liburua) (gidoia)
- Il cugino americano (1986) (argumentua)
- Hotel Colonial (1987) (gidoia)
- La Peste (1992) (narrazioa)
- The Contractor (2007) (argumentua)
Erreferentziak
- http://www.katz.us/robert_katz.htm
- Lattanzi, Giorgio; Lupo, Ernesto (2010-01-01). Codice penale. Rassegna di giurisprudenza e di dottrina. Giuffrè Editore. ISBN 9788814159244. "ROBERT+KATZ"++DIFFAMAZIONE&source=bl&ots=w2Y2ZfNpZi&sig=vmiOYl4_om6nDxm4d3hQ9s3Ep5M&hl=en&sa=X&ei=CReMT4uyH-ik4ATGu4CCCg&redir_esc=y#v=onepage&q="emblematico%20a%20tal%20riguardo%20il%20procedimento%20per%20diffamazione"&f=false